Alacahöyük | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Turkia |
Turkiako probintzia | Çorum probintzia |
Turkiako barrutia | Alaca |
Koordenatuak | 40°14′02″N 34°41′44″E / 40.233895°N 34.695575°E |
Historia | |
Kultura | Hititak |
Altitudea | 1.080 m |
Alaça Hüyük, Alaca Höyük edo Alacahöyük Turkiako iparraldean, Anatolian, dagoen arkeologia aztarnategia da. Aztarnategi hitita herriaren Bogazköy aitzinako hiriburu politikoa zegoen tokitik hurbil dago, ipar-mendebaldean. Herria XX. mendearen hasieran aurkitu zen. Bertan hititen eraikinen aztarnak topatu dira eta haien azpian inperial hilerri bat; bertako hilobiek 4.500 urte inguru izan ditzakete.
Indusketetan objektu asko aurkitu dira: Kobre Aroko elementu metalurgikoak, ontziteria, harribitxiak, etab. Dena dela, datu asko ez dira ezagutzen; bereziki iluna da idazkera asmatu aurreko bertako populazioaren jatorria. Zenbait espezialisten ustez Asiatik etorritako hititen aurreko populazioaren aztarnak izan daitezke.