Alanbike (arabieraz: الإنبيق, al-inbīq; antzinako grezieraz: ἄμβιξ, ambix, "kopa") edo destilagailua tresna bat da, likidoak destilatzeko erabiltzen dena. Likidoa biltzeko ontzi bat du eta goialdean tutu konikoa lurrunak jasotzeko. Beste tutu bat dago, hozturik, aipatutako lurrunak kondentsatzeko.