Alargunak eta umezurtzak tipografian erabili ohi diren terminoak dira, inprimatzera doazen orrialde maketatuen itxura okertzera doazen lerro solteei esaten zaie horrela.
Alarguna paragrafo bukaerako lerro labur bat da, eta, testua inprimatzean, hurrengo orrialdeko goialdean agertzen da bakarrik. Umezurtza, aldiz, paragrafo baten lehen lerroa da, aurreko orrialdearen bukaeran bakarrik inprimatzen dena[1].
Testu-editoreekin, horrelakoak automatikoki ez agertzea aukera dezakezu, hautatutako paragrafo-estiloan oinarrituta.