Alauda Ruiz de Azúa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Barakaldo, 1978 (45/46 urte) |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | School of Cinematography and Audiovisual of the Community of Madrid (en) Deustuko Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, errealizadorea eta gidoilaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Alauda Ruíz de Azúa Arteche (Barakaldo, Bizkaia, 1978) zinema-zuzendaria eta gidoilaria da. Egin zuen lehen film luzeak, 2022ko Cinco lobitos-ek,[1] hiru Feroz sari jaso zituen: Alaudak gidoilari onenaren saria, Laia Costak Aktore Protagonista Onenaren Feroz Saria eta [2] Susi Sánchez Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Saria.[2][3]
Barakaldon jaioa, Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Ingeles Filologia ikasi zituen Deustuko Unibertsitatean, eta Madrilgo Erkidegoko Zinematografia eta Ikus-entzunezko Eskolan (ECAM) diplomatu zen zuzendaritzan.[4] Madrilera joan zen bizitzera, eta Igloo Films produkzio-etxearen sortzaileetako bat izan zen.
Proiektu pertsonalen zuzendaritza publizitatearekin bateratu du. Estatuko eta nazioarteko 400 jaialditan baino gehiagotan hautatu dituzte film laburrak, eta ehun aitorpen baino gehiago lortu dituzte.[5]
2022ko otsailean estreinatu zuen lehen film luzea, Cinco lobitos/ Bost otso txiki Berlingo Nazioarteko Zinemaldiko Panoramen Atalean.[6] Laia Costa (2023ko Aktore Protagonista Onenaren Feroz Sariduna),[2] Susi Sánchez (2023ko Errepartoko Aktore Onenaren Feroz Sariduna),[2] Ramón Barea eta Mikel Bustamante ditu protagonista filmak, eta bost astez filmatu zuten, 2021eko udan, Bakio eta Mundaka artean.[7] Bere lehen amatasun-esperientzia pertsonaletik sortu dela azaldu du.[8] Malagako Zinemaldian, 2022ko martxoan, filmak hainbat sari lortu zituen: Urrezko Biznagarena, gidoi onenaren saria eta ikusleen saria.[9]
2023an "Eres tú" komedia erromantiko eta urbanoa estreinatu zuen Netflixen. Álvaro Cervantes, Silvia Alonso, Susana Abaitua eta Gorka Otxoa aktoreek osatzen dute Espainiako ekoizpen berri horren banaketa nagusia. Pilar Castrok laguntza berezia eman du.[10] 'Eres tú' lanak Woody Allenen komedien tonu urbanoa eta sofistikatua partekatu nahi du. Bidaiatutako belaunaldi bat islatzen du, konpromisoari alergia diona. 231 milioi harpidedunentzako Netflix produktua denez, aktore guztiak ederrak dira, eta etxeak dekorazio-aldizkari batean atera litezke. Azken irakaspena: hobe ausaz eramaten uztea zure bizitza planifikatzen saiatzea baino.[11]
2023ko urriaren 23an Bilbon hasi zen bere lehen seriea grabatzen, Querer. 4 atal izango ditu eta 2024an emango du Movistar Plus + katean.[12]