Alba Torrens Salom (Binissalem, 1989ko abuztuaren 30a) Saskibaloiko Espainiako selekzioan jokatzen duen jokalari internazionala da. Eskolta eta hegaleko bezala jokatzen du eta Jekaterinburgeko UMMC Ekaterinburg taldeko kide da.
2008an internazional bihurtu egin zen Espainiako selekzio absolutuan debuta egin zuelako. 2013an Europako txapeldun bihurtu egin zen eta 2014ean Turkiako txapelketa mundialean txapeldunordearen postua lortu egin zuen.
Bere kirol-ibilbidea Incako saskibaloiko eskolan hasi egin zen. Aurrerago, bere progresio handia ikusita, San José Obrerora lekualdatu egin zen eta geroago Siglo XXI-era. Vigoko Real Club Celta Indeko taldearekin debuta egin zuen Liga Femeninan lehenengo aldiz.
Vigoko taldean progresio handiko denboraldi batzuk pasata, 2009ko udan, Salamancako Perfumerias Avenida taldeak Alba fitxatu egin zuen. Bi urtez jarraitu egin zuen, 2010/11ko izugarrizko denboraldia arte. Denboraldi horretan Espainiako Superkopa , Espainiako Liga, eta Euroliga irabazi zituen eta gainera FIBAk “2011ko Europako jokalari hoberena” izendatu zuen.
Salamancan jolastutako denboraldiren ondoren Turkiako Galatasaray taldetik fitxatuta izan zen 2011/12 denboraldia joka zezan. Zoritxarrez lesio larri bat izan zuen bere belaunetako batean, denboraldi osoan zehar dike lehorrean utziz.
Alba internazionala izan da Espainiako Selekzio Nazionalaren azpiko maila guztietan eta 2008an, 19 urte zituenean, Selekzio Absolutuan debuta egin zuen lehengo aldiz. Bere tituluen artean, kadete eta junior mailan, hiru Europako Txapelketa ditu. 2009Ko udan sub 20 selekzioan jokatzen zuenean Europako txapeldunorde eta txapelketako MVPa izan zen. Txapelketa hori jokatu baino bi aste lehenago, Letoniako selekzio absolutuen Europeoan brontzezko domina eskuratu zuen. 2010Eko udan Txekiar Errepublikan jolastu egin zen Mundialean brontzezko domina berri bat lortu zuen.
2013ko ekainaren 30ean, Frantziako Europako Txapelketan, Frantziaren kontra jokatutako finala bizia izan zen baina azkenean Espainia irabazi zuen eta Europako txapeldun bilakatu zen. Albak 24 puntu sartu zituen eta txapelketako boskote idealaren partaide izendatu zuten.