Albert Namatjira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elea Namatjira |
Jaiotza | Hermannsburg (en) , 1902ko uztailaren 28a |
Herrialdea | Australia |
Heriotza | Alice Springs, 1959ko abuztuaren 8a (57 urte) |
Hobiratze lekua | Alice Springs General Cemetery (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Luteranismoa |
Albert Namatjira, jaiotzez Elea Namatjira (Hermannsburgeko Misio Luteranoa, lehen Hego Australia, gaur egun Ipar Lurraldea, 1902ko uztailaren 28a - Alice Springs, 1959ko abuztuaren 8a) australiar margolaria izan zen, arrernte edo aranda tribu aborigeneko kidea.
Hermannsburgen sortu zen (Ntaria bertako hizkuntzan) eta bertako misio luterarrean hazi zen. Arterako gaitasunak ba omen zituen jadanik misiolariek 1934an mendebaldeko margolaritza tresnak oparitu zizkiotenean. 1936an Rex Battarbee artista gidatu zuen Palm Valley inguruetan, eta honek akuarela teknikak irakatsi zizkion. Battarbeeren laguntzarekin teknika ikasi eta bere estilo propioa garatu zuen Namatjirak, eta mendebaldeko estiloan margoturiko haren akuarelek sona lortu zuten 1938an, Melbournen lehen erakusketa egin zuenean. Erakusketa hartan ikusgai ziren margolan guztiak saldu zituen.
1956an Archibald Saria irabazi zuen, Australiako erretratu-sari entzutetsuena.
Haren lanek aborigenen mito, tradizio eta bizitokiak islatzen dituzte, europar teknikak erabili arren.
1957an Australiar naziotasuna jaso zuen, naziotasun eskubide hori aborigenei aitortu baino hamar urte lehenago. Hots, besteak beste bozkatzeko, lursailen jabe izateko eta alkohola erosteko eskubidea ukan zuen lehen aborigena izan zen.
Artikulu hau Ipar Lurraldeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |