Alcalá kalea (gaztelaniaz Calle de Alcalá) Espainiako Madril hiriburuan dagoen kale bat da, bai eta hiriko hiribide nagusienetako bat ere.
Puerta del Sol plazan hasten da eta Amerika etorbidean amaitu, Erdialdea, Retiro, Salamanca, Ciudad Lineal eta San Blas-Canillejas barrutiak zeharkatuz.
Bere ibilbidean zehar Madrilgo eraikin eta monumentu nabarmenekin topo egiten du, tartean Zibeles iturria eta Alcaláko atea. XIX. mendearen amaieraldera hiriko finantza gizonen boteregune eta kokalekua izan zen, herriz hizkeran eta txattxetan bankarien kalea ezizena jasoz.
Círculo de Bellas Artes kultur erakundearen egoitza ere kale honetan dago.
![]() |
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Espainia |