Alda Magyari

Alda Magyari
Bizitza
JaiotzaBudapest2000ko urriaren 19a (24 urte)
Herrialdea Hungaria
Jarduerak
Jarduerakwaterpolo jokalaria eta igerilaria

Instagram: magyarialda Edit the value on Wikidata

Alda Manon Magyari (Budapest, Hungaria, 2000ko urriaren 19a) waterpolo jokalari hungariarra da, eta brontzezko domina olinpikoko atezaina izan zen.

2015ean, bosgarren izan zen Bakuko U17 Europako Jokoetan. 2016an, seigarren sailkatu zen U19 Munduko Txapelketan, eta, zortzigarren sailkatu zen U18 Munduko Kopan. 2017an, brontzezko domina irabazi zuen Novi Saden, U17 Munduko Txapelketan. 2018an, laugarren sailkatu zen U19 Munduko Txapelketan eta seigarren U18 Munduko Kopan[1][2][3]

2019ko urtarrilaren 15ean, helduen selekzioarekin debuta egin zuen Chalons en Champagne-n Munduko Ligako kanporaketan[4]. 2019ko uztailean, selekzioarekin bat egin zuen Munduko Kopan, laugarren postuan.

2020an, Dunaújvároseko jokalari bihurtu zen. Irailean, Hungariako Kopa irabazi zuen[5]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kide izan zen[6].

2021-2022 denboralditik UVSEko jokalaria da, eta Greziara joango zen Edina Gangl-en ordez[7].

Olinpiar Jokoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[8][9].

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
Japonia Japonia
3. postua, brontzezko domina Waterpoloa
emakumezkoa[10].
U17 Europako Txapelketa
  • brontzezko domina: 2017
Hungariako txapelketa
  • zilarrezko domina: 2021
Hungariako Kopa
  • Irabazlea: 2020
  • Hungariako Merezimenduko Urrezko Gurutzea (2021)[11]
  • Hungariar urteko waterpolo jokalaria (2021)[12]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «MOB - Utánpótlás-nevelési programok» www.nupi.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  2. «Vizipolo.hu » Az utánpótlás elmúlt öt éve – nevek, számok, érdekességek» www.vizipolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  3. «Vizipolo.hu » Görögország legyőzve – Bronzérmes leány válogatottunk az ifi Eb-n» www.vizipolo.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  4. (Hungarieraz) utanpotlassport.hu. (2019-01-17). «Vízilabda: a 18 éves Magyar Alda bemutatkozott a válogatottban» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  5. (Hungarieraz) GÁBOR, BÁNFALVI SZABOLCS, LAKNER. (2020-09-08). «Női vízi MK: fordulatos bronzcsata végén BVSC-siker az FTC ellen -» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  6. (Hungarieraz) percre), SZŰCS ANDRÁS (összefoglaló), HARMATH ÁKOS (percről. (2021-08-07). «Tokió 2020: két góllal legyőzte a női válogatott az oroszokat, megv» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  7. (Hungarieraz) M, K. T. I. , T.. (2021-09-29). «Női vízilabda: Magyari Alda az UVSE-ben folytatja - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).
  8. «Alda Manon Magyari» olympedia.org 2022-01-28an. begiratua(Ingelesez)
  9. «Alda Magyari» Olympics.com 2022-01-28an begiratua (Gaztelaniaz)
  10. "Waterpoloa, emakumezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  11. https://web.archive.org/web/20211016103332/https://www.origo.hu/sport/egyeni/20211015-allami-kitunteteseket-kaptak-olimpiai-es-paralimpiai-jatekokon-sikeres-sportolok.html
  12. (Hungarieraz) Á, MTI, V.. (2021-12-15). «Szavaztak a sportszövetségek, ők az év legjobbjai – lista - NSO» NSO.hu (Noiz kontsultatua: 2022-01-28).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]