Alejandra Hannoverkoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Alexandra Charlotte Ulrike Maryam Virginia Prinzessin von Hannover |
Jaiotza | Vöcklabruck (en) , 1999ko uztailaren 20a (25 urte) |
Herrialdea | Monako |
Bizilekua | Monako |
Familia | |
Aita | Ernst August, Prince of Hanover |
Ama | Karolina Monakokoa |
Haurrideak | |
Leinua | House of Hanover (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | izotz gaineko patinatzaile artistikoa eta aristokrata |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa Luteranismoa |
Alejandra Hannoverkoa, izen osoa Alejandra Carlota Ulrica Maryam Virginia, alemanez: Alexandra, Prinzessin von Hannover (Vöcklabruck, Austria Garaia, Austria, 1999ko uztailaren 20a) aristokrata da. Ernesto Augusto V.a Hannoverkoaren eta haren bigarren emaztearen (Karolina Monakoko printzesa) alaba bakarra da. Hannoverko printzesaren noblezia-titulua du, Monakon erabilia eta mundu osoan adeitasunez erabilia.[1][2][3][4][5]
Alejandra 1999ko uztailaren 20an jaio zen Vöcklabruck-en, Austriako Goi Austrian. Gurasoak Ernesto Augusto V.a Haboverkoa eta Karolina Monakoko printzesa. Aitaren bidez, Jurgi III.a Erresuma Batuko erregearen eta Gilen II.a Alemaniako enperadorearen ondorengoa da; amaren bidez, ostera, Raniero III.a Monakoko eta Gracia Patricia (Grace Kelly) printzeen biloba.
Bataio amabitxi-aitabitxi hauexek izan zituen: aitaren izeba, Leiningenen Alejandra printzesa (Hannoverko Alejandra printzesa jaioa), amaren aldetik zuen ahizpa, Carlota Casiraghi, Ulrike Ulmschneider, Maryam Sachs, Virginia Gallico, George Condo eta Eric Maier. Amabitxien izena hartu zuen. Sakramentua 1999ko irailaren 19an hartu zuen.
Heldu gisa katoliko bihurtu zen, bere aitabitxia Luc Frigant koronela zela.[6]
Izenburu osoa hauxe du: Hannoverko Alejandra Carlota Ulrica María Virginia, Brunswickeko eta Luneburgo ko Dukesa, Britainia Handiko eta Irlandako printzesa; baina Alemania eta Irlanda errepublikak dira, eta Erresuma Batuak ez du aurreko titulua onartzen. Hannoverko Alejandra printzesari zegokion 'Errege Gorentasuna' delako tratamendua Monakon baino ez da erabiltzen ofizialki, edo munduko beste leku batzuetan kortesiaz. Gurasoak ezkondu eta sei hilabetera jaio zen.
Monakoko tronuaren ondorengo lerroan dago, gaur egun erlijio katolikoa baitu. Britainia Handiko tronuaren ondorengotzaren lerroan zegoen, 411. postuan, erlijio luteranoa zuen bitartean.
Aitaren aldeko bi neba erdi ditu:
Amaren aldeko hiru neba-ahizpa erdi ditu:
2011n, Alejandrak bi familia-gertaera garrantzitsu izan zituen: Antonieta Monakoko printzesa zen amonaren hileta, martxoaren 24an, eta osabaren ezkontza, Alberto II.a Monakoko printze eta Charlene Monakokoarena (ezkongabetan, Charlene Wittstock), uztailaren 1ean eta 2an.
Alejandra Monakon egiten den La Rosako dantzaldira ere joaten da, amak antolatzen baitu.
Kiroletan, izotz gaineko patinajean nabarmentzen da printzesa.'[7]
1999ko uztailaren 20tik Alejandra printzesaren titulu ofiziala Alejandra Carlota Ulrica Hannoverko María Virginia printzesa, Brunswick-eko eta Luneburgodukesa , Britainia Handiko eta Irlandako printzesa da.