Alejandra Villafañe | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Alejandra Villafañe Osorio |
Jaiotza | Zarzal (en) , 1989ko urriaren 8a |
Herrialdea | Kolonbia |
Heriotza | Bogota, 2023ko urriaren 21a (34 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta aktorea |
Altuera | 1,73 metro |
María Alejandra Villafañe Osorio[1] (Zarzal[1] edo Santiago de Cali[2], Valle del Cauca, Kolonbia, 1989ko urriaren 8a – Bogota, Kolonbia, 2023ko urriaren 21a) kolonbiar aktore eta modeloa izan zen.
2014an, Miss Tierra Colombia lehiaketa irabazi zuen eta Miss Earth nazioarteko lehiaketan Kolonbia ordezkatzeko eskubidea lortu zuen. 2014ko azaroan Filipinetara joan zen. Lehiaketan, 16 finalaurrekoen artean sartu zen, baina ez zuen hurrengo fasera pasa[3].
Ibilbidean zehar, hainbat proiektu aipagarritan parte hartu zuen, besteak beste, Decisiones: unos ganan, otros pierden (2019), Siempre Bruja (2019-2020), De brutas, nada, Verdad oculta, Pa' quererte (2020), La nieta elegida (2021), No fue mi culpa (2022), Manes (2023)[4].
Azken urteotan, Raúl Ocamporekin harremanean zegoen[5].
2023ko maiatzean aitortu zuen minbizia zuela[6], eta urriaren 21ean hil zen bularreko eta obulutegiko minbiziak jota, 34 urte zituela[5].
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2017 | Desconectados | Matina |
2017 | No olvidarás mi nombre | |
2018-2019 | La ley del corazón | Susana Samper |
2019 | Decisiones: Unos ganan, otros pierden | Lorena |
2019-2020 | Siempre bruja | Tati |
2019-2021 | Enfermeras | Violeta Mayorga Moreno |
2020 | De brutas, nada | Pilar |
2020 | Verdad oculta | Victoria Perea |
2020 | Pa' quererte | |
2021 | La nieta elegida | Diana Cañedo |
2022 | No fue mi culpa: Colombia | Myriam |
2023 | Manes |
Urtea | Izenburua | Pertsonaia |
---|---|---|
2019 | A destiempo | Sonia |
2023 | El yuppie y el guiso |