Aleutiarretako depresioa Aleutiarretan maiz agertzen den presio baxuko eskualde erdi-iraunkorra, batez besteko presio-mapetan azaltzen dena.[1] Aleutiarretako depresioa neguan bere maximoan dago; udan, berriz, ipar polora mugitzen da gunea, eta sakabanatu egiten da. Antzeko eremu bat dago Ipar Atlantikoan, Islandiako depresioa izenekoa.[2] Biak daude zikloi estratropikal subartikoen korridorean, 50 eta 70 gradu artean iparraldera.
![]() |
Artikulu hau meteorologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |