Alex Fiva | |
---|---|
(2015) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Newport Beach, 1986ko urtarrilaren 29a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa eta eskiatzaile alpinoa |
Parte-hartzailea
| |
Posizio edo espezialitatea | wide receiver (en) |
Pisua | 93 kilogramo |
Altuera | 188 zentimetro |
alexfiva.ch | |
Alex Fiva (Newport Beach, Kalifornia, AEB, 1986ko urtarrilaren 29a) Estatu Batuetan sortutako eski-kros diziplinan espezializatua den estilo askeko eskiatzaile suitzarra da[1].
Eskiatzaile alpino gisa hasi zuen bere ibilbidea, eta, junior mailan, nolabaiteko arrakasta izan zuen. 2006an, Suitzako juniorretan, brontzezko domina izan zen eslalom diziplinan, baina, 2007an, eski alpinoa, utzi egin zuen.
Estilo askeko eski-krosera aldatuta, 2008ko martxoan egin zuen debuta Munduko Kopan, Meiringen-en, 29. postuarekin. Hala ere, 2010. urtearen hasierara arte ez zuen bere potentziala erakutsi, Europa Kopako lasterketak bata bestearen atzetik irabaziz. Emaitza horiek, Suitzako Munduko Kopako selekzioan tokia eman zioten denboraldi amaierarako, bere emaitzarik onena Grindelwald-en 12. postua izanik.
2010-2011 denboraldiaren hasieran, beste urrats bat eman zuen. Innichen-en, denboraldiko Munduko Kopako bigarren proban, ezerezetik hasita, 2. postua ziurtatzera iritsi zen, bezperan 35. izan baitzen. Horren ondoren, lehenengo 5en arteko beste bi postuekin jarraitu zuen. Suitza ordezkatzeko aukeratu zuten 2011ko FIS Estilo askeko Munduko Eski Txapelketan, Deer Valley Resort-en. 25. postua baino ez zuen lortu. Munduko Kopako hurrengo ekitaldian, lesio bat izan zuen, eta horrek kanpoan utzi zuen denboraldi osorako.
2011-2012 denboraldian izan zuen bere benetako aurrerapena. Berriz ere, podiumean sailkatu zen Innichenen, urteko Munduko bigarren proban hirugarren sailkatuz. Munduko Kopako lehen garaipena lortu zuen St. Johann in Tiroleko gaueko ekitaldian, eta, hurrengo astean, bigarren garaipena lortu zuen Les Contaminesen[2].
2014 eta 2022 artean, Neguko hiru Joko Olinpikotan hartu zuen parte, Pekin 2022an zilarrezko domina lortuz eski-kros proban[1].
2021eko Estilo Askeko Munduko Eski Txapelketan, urrezko domina irabazi zuen bere espezialitatean[1].
Neguko Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2022 | Pekin ( Txina) | Eski-krosa | |
Munduko Txapelketa | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2021 | Idre Fjäll ( Suedia) | Eski-krosa |