Alexandros Ypsilantis | |||
---|---|---|---|
| |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Konstantinopla, 1792ko abenduaren 12a | ||
Herrialdea | Grezia | ||
Heriotza | Viena, 1828ko urtarrilaren 31 (35 urte) | ||
Hobiratze lekua | Atenas | ||
Familia | |||
Aita | Konstantinos Ypsilantis | ||
Ama | Elisavet Ypsilanti | ||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Ypsilantis family (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | greziera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | militarra | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Filiki Eteria (en) | ||
Zerbitzu militarra | |||
Adar militarra | Zalditeria | ||
Gradua | maior jeneral | ||
Parte hartutako gatazkak | Napoleondar Gerrak Battle of Dresden (en) Greziako Independentzia Gerra Battle of Dragashani (en) | ||
Alexandros Ypsilantis (grezieraz: Αλέξανδρος Υψηλάντης; errumanieraz: Alexandru Ipsilanti; errusieraz: Александр Константинович Ипсиланти; Konstantinopla, 1792ko abenduaren 12a - Viena, 1828ko urtarrilaren 31) greziara politikari abertzalea izan zen.
Greziar fanarioten familia bateko kidea izan zen, eta Danubioko Printzerrietako printzeak ziren.
1805eko Errusia-Turkia Gerraren hasieran familiak Errusiara ihes egin zuen. Alexandros Zalditeria Inperialeko ofiziala izan zen Napoleondar gerretan.
Filiki Etaireiaren buruzagietako bat izan zen, Otomandar Inperioaren aurkako Greziako Independentzia Gerraren hasiera koordinatu zuen erakunde sekretua. Altxamendua sustatu zuen Moldavia eta Valakian. Turkiarrek matxinada zapaldu zuten eta Ypsilantisek Austriara ihes egin zuen.
1823tik 1827ra Austriako agintariek konfinatuta bizi izan zen, Europako iraultza guztien aurkakoa baitzen.