Alfred Kubin

Alfred Kubin

Bizitza
JaiotzaLitoměřice1877ko apirilaren 10a
Herrialdea Austria-Hungariako Inperioa
 Austria
HeriotzaWernstein am Inn (en) Itzuli1959ko abuztuaren 20a (82 urte)
Hobiratze lekuaAustria Garaia
Familia
Familia
Hezkuntza
HeziketaMunicheko arte ederren akademia
Hizkuntzakalemana
txekiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, margolaria, akuafortista, ilustratzailea, argazkilaria eta marrazkilaria
Jasotako sariak
InfluentziakMax Klinger
KidetzaBavariako Arte Ederren Akademka
Mugimenduasinbolismoa

IMDB: nm1057751 Allmovie: p317565
Discogs: 1863448 Edit the value on Wikidata

Alfred Leopold Isidor Kubin (Litoměřice, Bohemiako Erresuma, Austria-Hungaria, 1877ko apirilaren 10a - Zwickledt, Wernstein am Innetik gertu, 1959ko abuztuaren 20a) austriar imprimatzaile, ilustratzaile eta idazlea izan zen. Sinbolismoaren eta espresionismoaren kide nabarmena izan zen.

1898an hasi zen artea ikasten, eta 1899an Munucheko Akademian sartu zen, baina ez zituen ikasketak amaitu. Max Klingerren lanak eragin zion eta arte grafikoan ere aritzea erabaki zuen. Akuatintaren teknika erabili zuen gai fantastiko eta makabroetan. 1902 eta 1910 artean olioak margotu zituen, baina ordutik tinta, akuarela eta litografia erabili zituen. 1911n Blaue Reiter taldearekin elkartu zen eta haiekin erakusketa bat egin zuen, baina 1913tik aurrera abangoardietatik aldendu zen.

Fantasia ilun, sinboliko eta espektralak izan zituen ezaugarri. Edgar Allan Poe, E. T. A. Hoffmann eta Fiodor Dostoievskiren lanak ilustratu zituen, besteak beste. 1906tik hil zen arte bizitza erretiratua bizi izan zuen. Naziek beren artea endekatutzat jo zuten.

1908an Die andere Seite (Beste aldea) eleberria idatzi zuen. Eleberria irudimenezko lurralde zapaltzaile batean kokatzen da. Giro klaustrofobikoak Franz Kafkaren eleberrien antza du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]