Alice Rohrwacher | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Fiesole, 1981eko abenduaren 29a (42 urte) |
Herrialdea | Italia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Turingo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | italiera alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria eta gidoilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Alice Rohrwarcher (italieraz aˈliːtʃe rorˈvaːker eta alemanez ˈʁoːɐ̯vaxɐ ahoskatua; Fiesole, Florentzia, 1981eko abenduaren 29a) zinema-zuzendari eta gidoilari italiarra da. 2018an Lazzaro felice filma zuzendu zuen, eta 2023an La chimera.[1][2]
Fiesole-n jaio zen Toskanan, ama italiarraren eta aita alemaniarren alaba.[3] Gaztaroa Castel Giorgio hirian (Terni probintzian) eman zuen, bertan jaioa zen ama (Annalisa Giulietti) eta erlezain lanetan aritua aita (Reinhard Rohrwarcher). Alba Rohrwacher aktore italiarraren ahizpa da.[4] Literatura eta filosofia ikasi zituen Turingo Unibertsitatean, eta gidoiak idazten espezializatu zen Turingo Holden Eskolan.[4]
Bere lehen produkzio-esperientzia 2006an izan zen, Checosamanca dokumental italiarraren zati bat zuzendu zuenean.
2011n, Corpo celeste bere lehen film luzea zuzendu zuen, Quinzaine des Réalisateurs (Quincena de los realizadores) lanean estreinatua, Cannes 2011ko Zinemaldian. Kritika txalotu zuen, eta Nastro d'Argento (Zilarrezko Zinta) saria jaso zuen zuzendari berri onenarentzat, Italiako Sindacato Nazionale Giornalisti Cinematografici Italiani elkarteak emandako saria.[5]
Bigarren film luzeak, Le meravigliek, Canneseko 2014ko Zinemaldiko Sari Nagusia. irabazi zuen [6] 2014an, Veneziako Nazioarteko Zinemaldian film hasiberri onenaren Luigi De Laurentiis sariaren epaimahaiburua izateko hautatu zuten Alice.
Urtea | Kategoria | Filma | Emaitza |
---|---|---|---|
2014[8] | Epaimahaiaren Sari Nagusia | Mirarien herrialdea | Irabazlea |
2018[9] | Gidoi hobea | Lazzaro felice | Irabazlea |