Aliecer Urrutia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Placetas (en) , 1974ko irailaren 22a (50 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Kuba | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | atleta | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 76 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 174 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||
Aliecer Urrutia Delgado (Placetas, Villa Clara, 1974ko irailaren 22a) kubatar atleta ohia da, jauzi hirukoitzean espezializatua. 1993ko Panamerikar Jokoetan gailendu zen lehen aldiz, urrezko domina eskuratuz. Ondoren, min hartu eta bere ahalmenez behetik aritu zen denboraldi batez, harik eta 1996an munduko onenen artean sailkatzea lortu zuen arte ostera, 17,70 metroko marka onenarekin. Hala ere, ez zuen Atlantako Olinpiar Jokoetarako sailkatzerik lortu. Hurrengo urtean pista estaliko munduko errekorra hautsi zuen, 17,83 metroko jauzia eginda. Astebete geroago, pista estaliko munduko txapelketan, berriro min hartu zen, eta bigarren gelditu zen, bere herrikide Joel Garcíaren atzetik. Urte horretan bertan, atletismoko munduko txapelketan, Atenasen, brontzezko domina lortu zuen, 17,64 metroko jauziarekin.
Artikulu hau Kubako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |