Aline Sitoé Diatta

Aline Sitoé Diatta
Bizitza
JaiotzaKabrousse (en) Itzuli, 1920
HeriotzaTimbuktu1944ko maiatzaren 22a (23/24 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: eskorbutoa
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Aline Sitoé Diatta (Kabrousse, Casamance, 1920 - Timbuktu, Mali, 1944ko maiatzaren 22a) erresistentzia diolaren heroia izan zen; bereziki, Frantziako kolonizazioaren aurka egindako borrokagatik da ezaguna.

Aline Sitoé Diatta 1920an jaio zen Kabroussen, Casamancen, frantziar kolonia garaian. Bere gurasoak Silisia Diatta eta Assonelo Diatta izan ziren, baina bere osaba Elaballin Diattak hazi zuen bere aita hil zenean. Kultura diolak dio oso emakume azkarra eta indartsua izan zela.

Kolonizazioaren garaian, frantsesek Senegal okupatu zuten, eta portugaldarrek Casamance. Frantsesek jakin zutenean Casamance oso eskualde emankorra zela, bertara abiatu ziren, eskualdea kolonizatzeko eta ustiatzeko asmoz. Arrantzarako eta, batez ere, nekazaritzarako gunea zen, eta diolak bizi ziren bertan. Labore nagusia arroza bazen ere, frantsesek kakahuetea landatzea nahi zuten. Bertakoak landatzera behartzen zituzten, eta kasu egin ezean, hil egiten zituzten.

Alinek amets egin zuen kakahuetea landatzeko eta kolonizazioa geldiarazteko inposaketarekin amaitu behar zuela, eta borrokari ekin zion. Hainbat desobedientzia eta matxinada ekintza antolatu zituen. Bereziki, kolonizatzaileek ezarritako laboreak uzteko eta antzinako praktikak berreskuratzeko deia egin zuen. Frantziarrek atxilotu eta Tombuktura deportatu zuten, Malira. Han 1944an hil zen, 24 urte zituela. Bere familia osoa atxilotzen eta hiltzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu.

Aline erresistentzia diolaren ikono bat da. Bere figura hango ahozko kulturan transmititu da, belaunaldiz belaunaldi.

Hainbat omenaldi egin dizkiote. Bere omenez, Dakar Cheikh Anta Diop Unibertsitateko campus bati jarri diote bere izena, Ziguinchorreko estadio bati, eta hainbat eskolari eta erakunderi ere bai.

Aline Sitoé Diatta ferryak Dakar eta Ziguinchor arteko itsas ibilbidea egiten du 2008tik. Wilis ferria ordezkatu du, oroimen tragikoko Joolaren oinordekoa.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]