Aliza Greenblatt | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ozaryntsi (en) , 1888ko irailaren 8a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak Errusiar Inperioa |
Heriotza | New York, 1975eko irailaren 21a (87 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Yiddisha |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta eta idazlea |
Aliza Greenblatt (yiddishez: עליזה גרינבלאַט), jaiotzez Aliza Aronson, (yiddishez: עליזה אַהרונזאָן; Ozaryntsi, Errusiako Inperioa, 1888ko irailaren 8a – New York, Ameriketako Estatu Batuak, 1975eko irailaren 21a) estatubatuar yiddishazko poeta izan zen.
Ozaryntsi herrian jaio zen 1888an Abraham Aronson eta Brokhe Bas-Tsion Rozovskiren familian. 1893an aita hil zitzaion[1], ama berriro ezkondu zen eta familia Sorocara joan zen bizitzera. 1900ean Aliza Filadelfiara etorri zen aitaorde eta hiru nebaorderekin[1][2]. Amak eta ahizpa batek 1904an emigratu zuten, eta beste ahizpa bat bere familiarekin etorri zen 1922an[3].
1907an, Isadore Greenblattekin ezkondu zen[1]. Bost seme-alaba izan zituzten, Herbert, David, Gertrude, Marjorie eta Bernard[3]. 1920an bikotea saiatu zen Palestinako Britainiar Mandatura bizitzera joaten, baina arrakastarik gabe. Hogeita hamar urte geroago, Israel ezarri ondoren, berriro saiatu ziren eta urtebetez borrokan aritu ostean, Estatu Batuetara itzuli ziren. New Yorkera joan ziren bertako yiddish literatur komunitatetik gertuago egoteko[1].
Azken urteetan, Greenblatt idazkeran zentratu zen. Bere poemak eta abestiak Estatu Batuetako eta Israelgo egunkarietan agertu ziren. New Yorken hil zen 1975eko irailaren 21ean[1].