All I Want for Christmas Is You | |
---|---|
Mariah Careyren, Magnus Carlsson (en) , Måns Zelmerlöwen, Sanna Nielsen (en) eta Dolly Partonen musika-lana | |
Egilea(k) | Mariah Carey, Magnus Carlsson (en) , Måns Zelmerlöw, Sanna Nielsen (en) eta Dolly Parton |
Argitaratze-data | 1994 |
Izenburua | All I Want for Christmas Is You |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | Eguberriko musika |
Hizkuntza | ingelesa |
Iraupena | 4:1 minutu |
Diskoetxea | Columbia Records |
Deskribapena | |
Honen parte da | Merry Christmas |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | baliorik ez |
Hitzak | Mariah Carey eta Walter Afanasieff (en) |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Mariah Carey Walter Afanasieff (en) |
"All I Want for Christmas Is You" (euskaraz: "Zeu zara Gabonetarako nahi dudan guztia") Mariah Carey kantari estatubatuarraren Gabonetako abestia da. Walter Afanasieff-ekin batera idatzi, konposatu eta ekoitzia[1]. Careyren estudioko laugarren albumean joan zen kantua izan zen, osoki Gabonei dedikaturiko diskoa, Merry Christmas (1994).
Columbia Records diskoetxeko albumeko single gisa kaleratu zuen 1994ko urriaren 28an.
Urteekin, gero eta ospe handiagoa irabazi duen kantua izan da, eta hit parade-etako lehen postuetara 2019an iritsi zen Estatu Batuetan[2], eta 2020an Erresuma Batuan[3]. Kantuaren ospeari lagundu izan dio 21. mendean Love Actually filmaren Gabonetako arraskata errepikatuak, non gabonetako funtzio batean neska batek abesten duen, tramaren puntu gorenetako batean[2]. 2010eko hamarkadatik aurrera, Googlek bere bilaketa joeren berri emateko orduan, topikoa bihurtu da nabarmentzean kantuaren bilaketak Gabonetako denboraldia hasten delako seinale direla[4].
Hainbat bertsio egin dituzte beste artista askok.