Alla Tsuper | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Rivne, 1979ko apirilaren 16a (45 urte) |
Herrialdea | ![]() ![]() ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Francišak Skaryna Homiel State University (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa |
Entrenatzailea | Nikolay Kozeko (en) ![]() Q114883557 ![]() Q22919323 ![]() |
Pisua | 53 kilogramo |
Altuera | 153 zentimetro |
![]() ![]() |
Alla Petrouna Tsuper (Rovno, Ukraina, 1979ko apirilaren 16 - ) eski akrobatikon eta, bereziki, aireko jauzian lehiatzen zen ukrainar kirolaria zen.
Txikitatik gimnasia erritmikoan ibiltzen zen baina 13 urte zituela, Nikoaleveko entrenatzaileak eskiko aireko jauzia probatzera gonbidatu zuen. 1992an, Nikolaeveko Gorputz hezkuntzako eskolan sartu zen. Urte hauetan zehar junior mailako munduko txapelketetan parte hartu zuen.
Bere bizitzan zehar neguko sei olinpiar jokoetan hartu zuen parte, 1998-2018 artean. Urrezko domina irabazi zuen aireko jauziaren proban Sotxin, Errusian (2014).
Bostgarren postuan geratu zen Naganon, 1998an. Bederatzigarren postuan Salt Lake Cityn, 2002an. Hamargarren postuan Turin-en, 2006an. Zortzigarren postuan Vancouveren, 2010 en. Eta azkenik laugarren postuan geratu zen Pyeonchanngen 2018an.