Along Came a Spider, 2001eko Lee Tamahori zeelandaberriar zinema zuzendariak zuzendutako neo-noir thriller psikologiko film bat da. James Patterson idazlearen 1993ko izenburu berdineko eleberrian oinarritua dago. Morgan Freeman, Monica Potter, Michael Wincott, Penelope Ann Miller eta Michael Moriarty aktoreek antzeztu zuten.
Kiss the Girls (1997) filmaren jarraipena da.
Gary Soneji (Michael Wincott) inongo eskrupulurik gabeko psikopata buruargiak Washington Hiriko ikastetxe pribatu eta elitista batean irakasle lanpostua lortu du. Bere bahiketa ezagutza zabalak erabiliz, Megan Rose (Mika Boorem) neska gaztea bahitu berri du, AEBetako senatari baten alaba. Kasua ikertu eta konpontzeko ardura Alex Cross (Morgan Freeman) detektibe forense eta idazleari emango zaio.