Alosterna tabacicolor | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Lepturini |
Generoa | Alosterna |
Espeziea | Alosterna tabacicolor De Geer, 1775 |
Alosterna tabacicolor Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Charles De Geerek 1775ean deskribatu zuena. Eremu Paleartiko guztian zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere.[1]
Kakalardo txikia da, 6-10 mm arteko luzera baino ez du hartzen. Gorputz luze eta liraina du, pronotoa ere luzatua du eta zeranbizidotan ohikoa denek antena oso luzeak ditu. Kakalardoa kolore ilunekoa da oinarrian eta elitroen aurrealdea marroi-horixka da. Elitroa ile finak estaltzen du. Hankak ere marroi-horixkak dira, muturrean ilunagoak.[2]
Baso inguruetan bizi da eta apiazeoen loreetaz elikatzen da.[2]
Helduak apirila eta uztaila artean ikusten dira hegan. Emeak haritz kandudunaren (Quercus robur) enborreko azalean jartzen ditu arrautzak eta beldarrak hartaz elikatzen dira. Usteltze prozesua aurreratuta duten bestelako zuhaitz hostozabaletan ere aurki daitezke. Bi urte irauten du haien bizi zikloak.