Ama (urpekariak)

Artikulu hau Japoniako urpekariei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ama (argipena)».
21. mendeko ama bat lanean, zuri tradizionalarekin, baina ekipamendu moderno eta egokituarekin.
Bi ama, 1950. urtearen inguruan.

Ama (海女, "itsasoko emakumeak", japonierazko hitza da ama, ez du amatasunarekin loturarik) direlakoak Japanoiako urpekari ezagunak dira, perlak eta itsaskiak biltzeko Japoniako itsasertz eskualdeetan urpean sartzen direnak.[1] Ezagunak dira baita ere uminchu (Okinawan) eta kaito izenekin (Izu penintsulan). Gehien-gehienak emakumezkoak izan ohi dira.

Tradizioaren ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Japoniako tradizioaren arabera, amen praktikak 2.000 urte izan ditzake. Tradizioz, eta baita 1960ko hamarkadara arte toki batzuetan, amak urperatzen ziren zapi soil batekin jantzita. Gero jantzi osoagoak erabili izan dituzte, eta urpekaritzako ekipamendua ere bai 20. mendetik aurrera. Jantzi tradizionala ohikoan zuria da, marrazoetatik babesgarria delakoan.[2][3] Ama prestakuntza 12 eta 13 urte bitartean hasten da, ama zaharragoek erakutsita. Goiz hasi arren, jakina da urpekariak osasuntsu eta gai izan daitezkeela 70 urte bete arte.[4]

Aspaldi janari eta itsaski bilaketan aritzen ziren batik bat, baina 1893tik aurrera perlak biltzeko eskaeragatik ugaldu ziren. 21. mendean turistentzako atrakzio bezala egiten dute perla-bilaketa Mikimoto uhartean[5][4] 1940. urtearen inguruan egon zitezkeen 6.000 ama Japoniako kostan zehar, baina 21. mendean 60-70 urpekari aktibo izango dira.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Ama (diving)» artikulutik itzulia izan da, 2021-11-25 data duen 1057095113 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2021-11-25 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. «海女漁業文化-海女漁業の振興、海女文化の保存・継承-» Toba City.
  2. Gakuran, Michael. (5 November 2013). «Ama – The Pearl Diving Mermaids of Japan (Warning: Nudity)» Gakuranman.
  3. Wallace, Sue. (July 2010). «Legends of the Deep: Japan» Sun Herald.
  4. a b McCurry, Justin. (24 August 2006). «Ancient art of pearl diving breathes its last: Japanese women who mine seabed one lungful of air at a time are last of their kind» The Guardian.McCurry, Justin (24 August 2006). "Ancient art of pearl diving breathes its last: Japanese women who mine seabed one lungful of air at a time are last of their kind". The Guardian. Retrieved April 20, 2019. Aipuaren errorea: Invalid <ref> tag; name ":1" defined multiple times with different content
  5. TV, Tern. «Japan's last female 'Ama' pearl-divers» www.bbc.com.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]