Amanda Longan | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Moorpark, 1997ko urtarrilaren 16a (27 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Hegoaldeko Kaliforniako Unibertsitatea Oaks Christian School (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria eta igerilaria |
Posizio edo espezialitatea | goalkeeper (en) |
Altuera | 1,85 metro |
Amanda Longan (Moorpark, Kalifornia, AEB, 1997ko urtarrilaren 16a), waterpoloko atezain estatubatuarra, eta AEBko emakumezkoen waterpolo selekzio nazionaleko kide da. 2017ko Munduko Uretako Txapelketan, munduko txapeldun izan zen[1]. Halaber, 2017ko Udako Unibertsiaden[2], 2017ko FINA Emakumeen Waterpoloko Munduko Ligan, 2018ko FINA Emakumeen Waterpoloko Munduko Kopan[3], 2019ko Panamerikar Jokoetan eta 2019ko FINA Emakumeen Waterpoloko Munduko Ligan ere parte hartu zuen[4]. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, taldeko parte izango da emakumezkoen waterpolo txapelketan[5].
2016ko Udako Olinpiar Jokoetan, urrezko domina irabaziko zuen talde amerikarraren parte izan zen Italiaren (zilarrezkoa) eta Errusiaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), berriro, urrezko domina irabaziko du AEBko taldearekin, Espainiako (zilarrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute AEBko taldea: Rachel Fattal, Aria Fischer, Makenzie Fischer, Kaleigh Gilchrist, Stephania Haralabidis, Paige Hauschild, Ashleigh Johnson, Amanda Longan, Maddie Musselman, Jamie Neushul, Melissa Seidemann, Maggie Steffens eta Alys Williams-ek[6][7].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio Japonia |
Waterpoloa emakumezkoa[8]. |
Munduko Igeriketa Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2019 | Gwangju Hego Korea |
Waterpoloa | |
2017 | Budapest Hungaria |
Waterpoloa |