Amando Maastrichtekoa

Amando Maastrichtekoa

apezpiku


Elizbarrutia: Roman Catholic Diocese of Liège (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaBas-Poitou (en) Itzuli, 600(e)ko hamarkada
HerrialdeaFrankoen Erresuma
HeriotzaSaint-Amanden abadia, 676 (66/76 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Irakaslea(k)Austregisilus (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakapaiz katolikoa, idazlea eta apezpiku katolikoa
Santutegia
Otsailaren 6
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Erlijio-ordenaQ3454227 Itzuli

Amando Maastrichtekoa edo Elnongoa edo San Amand edo San Amando (Nantes, 584Saint Armand les Eux[oh 1] , c. 679) eremita izan zen, misiolaria baskoien artean, Flandrian eta Tongerenen eta Maastrichteko gotzaina. Eliza katolikoak santutzat jotzen du, eta otsailaren 6an ospatzen da. Haren hagiografia Jacopo da Varazze hagiografoak jaso zuen Legenda aurea (Santuen bizitzak) bere idazlanean.

Iturrietan, bi Amandus daude («Amand» frantzesez) eta Biak Galiako Hego-Mendebaldearekin lotuta daude (hau da, Akitania-Wasconia). Bietako bat Bordeleko apezpikua izan zen eta bere eguna uztailaren 18an ospatzen du Eliza Katolikoak. Bestea, artikulu honetan azaltzen dena da[1].

Familia noblekoa zen, bere gurasoak Akitaniako kondeak ziren, Sereno eta Amancia, baina gaztetan utzi zuen etxea, eta, familiak aurka egin arren, Toursetik gertu monje egin zen.

18 urte zituela, Ogen uhartean egiten zuen erretirotik San Austrisilok Bourgesen zuzentzen zuen eskola monakalera igaro zen. Han bakardadean bizi izan zen, urte askoan, ogiz eta urez elikatzen.

34 urte zituela, 627. urtean, Erromako bidea hartu zuen eta Apostoluen Santuen hilobiak bisitatu zituen.

628. urtean, Gotzain Apostolikoa ospetsu egin zuten frankoen gortean, eta zeremoniara Klotario II.a erregea eta hainbat prelatu joan ziren. Ondoren, Klotario II erregeak eskatuta, frankoen erresumaren iparraldera joan eta Ganteko eremua ebanjelizatu zuen, hartara paganoa zena. misiolari-lana Flandes osoan zabaldu zuen eta monasterioak sortu zituen.

Ganten predikazioa egin ondoren, Erromara 630ean bigarren aldiz joan, Danubioa zeharkatu eta 633. urtean eslaviarrei predikazioa egin ondoren, gortera itzuli zen berriro Dagoberto I.aren gidaritzapean zegoena.

Predikazioa baskoien artean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
San Amandoren predikazioa

Bere emazte legitimoa alboratu eta ohaidetzan bizitzeagatik zentsuratu zuten eliz-gizonek erregea, Amando buru zela, errege kristau batentzat egokia ez zen portaera iritzita. Erregeak erbesteratu egin zuen Amando eta monjea baskoien lurraldera joan zen, garai hartan beste merovingiar hainbatek egin zuten bezala[2]. Vita Rictrudis idazlanaren arabera, Erregeak Amandori galdetu zion nora joan nahi zuen erbestera eta berak erantzun zuen Wasconiara joango zela "jende haien artean martirioa aurkitzeko". Hasieran Saint-Severrera (Wasconiako dukearen hiria) iritsi zen eta handik lur garaietara mugitu zen. Bertan Amandok menditarren artean ebanjelizatzen hasi zen baina ez omen zuen arrakastarik izan eta burla egin zioten. Azkenena, mendiak utzi eta civitas batera joan zen[3][2].

Bere hagiografia batek esaten du San Amandok ez zuela lortu kristautasun zabaltzea menditarren artean, batez ere, «mimologus» beten jarduna izan zela eta. Mimologus bat imitatzaile bat zen, iseka egiten zuen pertsonai bat .

Baskoniako dukerria VII. mende hasieran, Jean Jaurgain zuberotar historialariaren iritzian

Julio Caro Barojarentzat, mendietako baskoi haiek, egun Ipar Euskal Herria den garaiko bizilagunak izan ziren[1].

San Amando Dagoberto I.aren gortean. Erregeak erbestera bidaltzen duen unea irudikatzen du.

Galia iparraldean eta bere legatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sigebert III.a merovingiar erregea Maastrichteko gotzaindegiko arduradun izendatu zuen (646-649?). Baina aldi baten ondoren karguari uko egin zion zuen, San Martin I.a Aita Santuak ez uzteko eskatu bazion ere, Legenda Aurearen arabera, “bere predikazio hitza gutxietsia zela ikusita” eta predikatzera itzuli itzuli zen misiolari ibiltari gisa.

Nukleo monastikoak sortu zituen, kristautasunaren hedapenerako gune garrantzitsuak izango direnak, hala nola: Ganteko San Pedro, eta beste bilgune batzuk Danubio bailarako Karintian eta Austrian, Nivellesen, eta beste. Eta, batez ere, Elnonen (Dagoberto I. erregeak emandako lurretan), eskualde horretako ebanjelizazio-lan osoan eginkizun nagusia izan zuena. Horregatik, agian, geroago abadiari Saint Armand les Eux izena eman zitzaion[4].

San Bavonen lagun eta maisu izan zen, eta ondasun guztiak eman eta monje bihurtzeko inspiratu zuen.

San Amando Elnoneko abadian hil zen laurogeita hamar urte zituela, eta han bizi izan zituen azken lau urteak.

  1. Aurretik Elnongo Abadia izandakoa

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Caro Baroja, Julio. (1971). «San Amando y los vascones» Príncipe de Viana 32. urtea Zk., 122-123 Zk.: 7-26. ISSN 0032-8472..
  2. a b Lanz Betelu, Jokin. (2020). Los vascones y sus vecinos (siglos III a.C. - VIII d.C.). Nafarraoko Gobernua, 145-147 or. ISBN 978-8423535590..
  3. (Gaztelaniaz) «SAN AMANDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-17).
  4. Marc de Leeuw, « Clamensane », in Nicole Michel d’Annoville, Marc de Leeuw (zuz) (argazkiak. Gérald Lucas, dessin. Michel Crespin), Les Hautes Terres de Provence : itinérantes médiévales, Le Caire : Association Les hautes terres de Provence ; Saint-Michel-l'Observatoire : C'est-à-dire, 2008, 223 or. (ISBN 978-2-952756-43-3). 104. or.. .
  • San Amando, 6 de febrero autorescatolicos.org.-en
  • Saint Amandus. Treasures of Heaven web-gunean.
  • Édouard de Moreau: Saint Amand, apôtre de la Belgique et du nord de la France, Louvain, J. Lebègue & Cie, 1927, 367 or.
  • Cyrille Destombes: Histoire de Saint Amand, évêque missionnaire, et du christianisme chez les Francs du Nord au septième siècle, Lille, J. Lefort, 1874, 332 or.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]