Ameriketako Estatu Batuak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan

 Ameriketako Estatu Batuak (USA)
2020ko Udako Olinpiar Jokoak
Hasiera data2021eko uztaila
Amaiera data2021eko abuztuaren 8a
BanderadunakEddy Alvarez
 Dominak
Urrea
39
Zilarra
41
Brontzea
33
Guztira
113

Ameriketako Estatu Batuak 2020ko Udako Olinpiar Jokoetan 35 kiroletan parte hartu zuten 613 kirolarik ordezkatu zuten. Ameriketako Estatu Batuek Udako Olinpiar Joko guztietan parte hartu zuten 1980ko Udako Olinpiar Jokoetan izan ezik, AEBk boikota ezarri zuenean Afganistanen Sobietar inbasioaren ondorioz. Irekiera ekitaldian Eddy Alvarez beisbol jokalariak eta Sue Bird saskibaloi jokalariak eraman zuten bandera. Kara Winger xabalina jaurtitzaileak eraman zuen bandera itxiera ekitaldian[1].

Herrialdeak 113 domina lortu zituen, herrialde guztien artean kopururik handiena: 39 urrezko, 41 zilarrezko eta 33 brontzezko. Era berean, urrezko, zilarrezko eta brontzezko domina gehien eraman zituen herrialdea ere izan zen, azken egunean txinatar delegazioari gailendu zitzaionean 3 urrezko domina egun berean jasoz. Domina kopurua pixka bat txikiagoa izan zen 2016ko Udako Olinpiar Jokoetan lortutakoarekin alderatuz, 46 urrezko eta 121 domina irabazi baitzituzten Rio de Janeiron.

2028ko Udako Olinpiar Jokoak Los Angelesen izango direnez, 2024ko Udako Olinpiar Jokoak antolatuko dituen Frantziako delegazioaren aurretik atera ziren irekiera ekitaldian.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) «The flagbearers for the Tokyo 2020 Closing Ceremony - Olympic News» International Olympic Committee 2021-08-08 (Noiz kontsultatua: 2021-08-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]