Amidah (hebreeraz: תפילת העמידה, Tefilat HaAmidah, "Otoitz zutitua") edo Shmoneh Esreh (שמנה עשרה, "Hamazortzia") judaismoaren liturgiaren oinarrizko otoitza da.[1] Otoitz hau, beste askoren artean, siddur otoitz-liburu juduan agertzen da. Errabinoen literaturan, askotan soilik tefila (תפילה, "otoitz") diote.
Juduek Amidah egunero hirutan errepikatzen dute, goizeko, arratsaldeko eta gaueko otoitzetan, Shacharit, Minchah eta Ma'ariv hain zuzen ere.
![]() |
Artikulu hau erlijioari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |