Amigdalina | |
---|---|
![]() | |
Formula kimikoa | C20H27NO11 |
SMILES kanonikoa | 2D eredua |
SMILES isomerikoa | OC[C@H]1O[C@@H](OC[C@H]2O[C@@H](O[C@@H](C#N)C3=CC=CC=C3)[C@H](O)[C@@H](O)[C@@H]2O)[C@H](O)[C@@H](O)[C@@H]1O |
MolView | 3D eredua |
Konposizioa | oxigeno, karbono, Nitrogeno eta hidrogeno |
Mota | (RS)-amygdalin (en) ![]() |
Estereoisomeroa | Neoamygdalin (en) ![]() ![]() |
Masa molekularra | 457,158411 Da |
Erabilera | |
Rola | phytogenic antineoplastic agents (en) ![]() |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | XUCIJNAGGSZNQT-JHSLDZJXSA-N |
CAS zenbakia | 29883-15-6 |
ChemSpider | 570897 |
PubChem | 656516 |
Reaxys | 66856 |
Gmelin | 17019 |
ChEMBL | CHEMBL461727 |
ZVG | 137642 |
EC zenbakia | 249-925-3 |
ECHA | 100.045.372 |
MeSH | D000678 |
RxNorm | 1371051 |
Human Metabolome Database | HMDB0035030 |
UNII | 214UUQ9N0H |
KEGG | C08325 |
Amigdalina (antzinako grezieraz: ἀμυγδαλή, almendra) konposatu kimiko natural bat da, minbiziarentzako sendabide bezala modu faltsuan sustatua izateagatik ezagutzen dena. Landare askotan dago, baina, batez ere, albarikoke, almendra mingots, sagar, melokotoi eta aranen hazietan.
Amigdalina glukosido zianogeniko gisa sailkatzen da, amigdalinaren molekula bakoitzak nitrilo talde bat baitauka, beta-glukosidasa baten eraginez zianuro anioi toxikoa bezala aska daitekeena. Amigdalina jateak zianuroa askatzea eragingo du giza gorputzean, eta zianuro-intoxikazioa eragin dezake[1].
1950eko hamarkadaren hasieratik, bai amigdalina, bai Laetrilo izeneko deribatu kimiko bat, minbiziarentzako tratamendu alternatibo bezala sustatu dira, askotan, B17 bitamina izen okerraren pean (amigdalina eta laetriloa ez dira bitamina bat)[2]. Ikerketa zientifikoen arabera, klinikoki ez dira eraginkorrak minbizia tratatzeko, eta toxikoak edo hilgarriak izan daitezke ahotik hartzen direnean zianuro-intoxikazioaren ondorioz[3]. Letriloaren sustapena, minbizia tratatzeko, medikuntzako literaturan, kuranderismoaren adibide kanoniko gisa deskribatu izan da[4][5], eta "medikuntzaren historiako minbiziaren aurkako engainu maltzurrenaren, sofistikatuenaren eta errentagarriena" bezala[3].