Amor a mil | |
---|---|
Jatorria | |
Jatorrizko hizkuntza | gaztelania |
Jatorrizko herrialdea | Kolonbia |
Atalak | 124 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telenobela |
Hizkuntza | gaztelania |
Antzezlea(k) | |
Emanaldia | |
Hasiera-data | 2001 |
Amaiera-data | 2001 |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Bogota |
![]() ![]() |
Amor a mil Caracol Televisiónek eta Buena Vista Internacionalek 2001ean ekoitzitako kolonbiar telenobela bat izan zen. Manolo Cardona eta Patricia Vásquezek protagonizatua eta Margarita Ortega eta Luis Fernando Hoyosen parte hartze antagonistarekin. Automobilismoaren munduan girotu zen, telebista kateak espero zuen bezain ondo hasi ez zen arren.
Hau Alejandra eta John Hectorren istorioa da. Alejandra abiaduraren zale sutsua da, beti amestu du korritzearekin, baina bere aitak galerazi egiten dio. John Hector kotxeenganako zapuztutako pasio bat duen auzoko mekanikari bat da.
Alejandra Gabriel izeneko pilotu ezagun batekin ezkonduko da. Baina euren harremana John Hector bere bizitzara iristearekin batera mehatxatua geratuko da.
Harold Trompeterok istorioaren 100 atal zuzendu zituen, eta Sergio Osorio arduratu zen gainontzeko atal guztietaz.