Anaglyptus mysticus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Leinua | Anaglyptini |
Generoa | Anaglyptus |
Espeziea | Anaglyptus mysticus Linnaeus, 1758 |
Anaglyptus mysticus Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1758an deskribatu zuena. Europa guztian eta Afrika iparraldean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-15 mm arteko luzera izaten du[3]. Burua eta pronotoa beltzak dira. Elitroak gorrixkak dira aurrealdean eta gris-urdinak atzealdean. Kolore argiko hiru lerrok zeharkatzen dute, marrazki bitxia osatuz. Ile txikiz estalita du gorputza eta tonu urdinxka ematen diote animaliari.
Baso hosterorkorretan aurkitzen dira, hurritza, pagoa, astigarra, haltza eta horrelako zuhaitzak nagusi diren tokietan. Bertan behera utzitako lorategi, parke eta baratzetan ere ohikoak dira[3].
Bi edo hiru urte hartzen dituen zikloa osatzen du Anaglyptus mysticus kakalardoak[1]. Helduek arrautzak jartzen dituzte hildako zuhaitzen enborretan eta beldarrak haietako zuraz elikatzen dira. Helduak udaberrian eta udan ikusten dira lorez lore hegan, bereziki infloreszentziak atsegin dituzte[1].