Anastrangalia sanguinolenta | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Anastrangalia |
Espeziea | Anastrangalia sanguinolenta Linnaeus, 1761 |
Anastrangalia sanguinolenta Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da. Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].
Tamaina txikiko kakalardoa da, 8-13 mm arteko luzera duena[2]. Burua, antenak eta pronotoa beltzak dira, elitroak aldiz kolore gorri bizikoak dira emeetan eta horixka-marroiak arren kasuan[3]. Gorputzaren sabelaldea ere beltza da eta ile zuriek estalita dauka. Antenak luzeak dira.
Koniferoen basoetan soilik aurkitzen dira[2].
Helduak maiatza eta abuztua artean ikusten dira hegan. Loreetako nektarraz elikatzen dira. Ondoren emeak enbor zaharretan jartzen ditu arrautzak eta beldarrak hartaz elikatzen dira. Bizi-zikloak 2-3 urte hartzen ditu[4].