Anders als die Andern | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1919 |
Izenburua | Anders als die Andern |
Jatorrizko hizkuntza | alemana baliorik ez |
Jatorrizko herrialdea | Alemania |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, LGBTeei buruzko filma eta film mutua |
Iraupena | 50 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Egile-eskubideak | jabetza publiko |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Richard Oswald |
Gidoigilea(k) | Magnus Hirschfeld (en) Richard Oswald |
Antzezlea(k) | |
Conrad Veidt Reinhold Schünzel (en) Magnus Hirschfeld (en) Anita Berber Fritz Schulz (en) Leo Connard (en) Ilse Tasso (en) Ernst Pittschau Wilhelm Diegelmann (en) Clementine Plessner (en) Helga Molander (en) | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Richard Oswald |
Edizioa | Stefan Drößler (en) |
Argazki-zuzendaria | Max Fassbender (en) |
Anders als die Andern (euskaraz: «Besteak ez bezalakoa») 1919ko Richard Oswald ingeles zinema zuzendariaren film dramatikoa da, homosexualitatea positiboki irudikatu zuen lehen filmtzat jotzen dena.[1]
Weimarko Errepublikak urtebete zuen Oswaldek filma egin zuenean. 1918ko azaroan zentsura bertan behera gelditu zenez gero, pelikula grabatzea erabaki zuen. Pelikulak hautsak harrotu zituen, eta 1920. urtean zentsura berrezarri zuten Alemanian. Urte hartan filma debekatu zuten: soilik mediku eta ikerlariek zuten hura ikusteko baimena. Hamarkada bat geroago, 1933an, nazismoak film horren kopiak erre zituen. Hala egin zuen sexu zientzietako institutuko artxiboekin ere. Baina nazismoak ezin izan zuen filma erabat desagerrarazi, kopia bat gorde baitzen Ukrainan. Municheko museoak aurkitu zuen kopia hori.[2]
Paul Korner da filmeko protagonista, maila ekonomiko altuko musikari homosexuala. Kurt Sivers biolin jotzaile gaztea ikasle hartzen du, eta maitemindu egiten dira. Gizartearen bazterketa eta ezin ulertua, eta legeen jazarpena eta errepresioa agertzen dira filmean. Hirschfeld doktorea ere ageri da, sexologoaren rola jokatzen. Sexologia lezio bat ematen du Kornerren familiarekin duen solasaldian zein publikoki egiten duen hitzaldian.[2]
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |