Andrea Elson | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York, 1969ko martxoaren 6a (55 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, modeloa, telebista-aktorea eta zinema aktorea |
|
Andrea Hope Elson (New York, 1969ko martxoaren 6a) estatubatuar aktore eta modelo ohia da, ALF telesailean Lynn alabaren papera betetzeagatik ezaguna.
New Yorken jaio zen. Haurra zela familia San Diegora aldatu zen (Kaliforniara) baina lau urte beranduago New Yorkera itzuli ziren, oraingoan Westchester konderrira. 1983an Los Angelesera aldatu ziren berriz.
San Diegon zela hasi zen aktore eta modelo lanetan eta hainbat iragarki egin zituen. Dagoeneko Los Angelesen zela, 14 urterekin Gazte Bizkorrak telesailean egin zuen debuta. Detektibe nerabe batzuen abenturak kontatzen zituen telesailak eta Andrea Elson protagonista taldeko kidea zen[1]. Urtebete iraun zuen telesailak baina Andrea Elson nerabeen aldizkarietan famatu bihurtu zen.
1986an ALF telesailerako aukeratu zuen NGC kateak. Elsonek Lynn Tanner-en papera egin zuen, familiako alaba nerabearena[2]. Lau denboraldi bete zituen ALFek eta Andrea Elsonek Youth in Film Award sarietako bi izendapen jaso zituen[3][4]. ALF amaitu ondoren hainbat telesailetan agertu zen harik eta 1998an aktore lana uztea erabaki zuen arte.
2008tik aurrera Yoga irakaslea izan da.