Androfilia portaeraren zientzietan sexu-joera azaltzeko terminoa da, homosexual eta heterosexual kontzeptualizazioen alternatiba modura.
Androfilia (grekotik eratorritako hitza: ἀνήρ, aner, gizon; eta φιλία, filía, erakarpena edo lehentasuna) edo androsexualitateak gizonenganako erakarpen sexuala, estetikoa eta afektiboa deskribatzen du; birilitate-egoera eta gizon portaera mantenduz.[1]
Termino horrek gizon batek gizonezkoarenganako erakarpenaren alde dituen alderdiak identifika ditzake, pertsonari sexu edo genero-identitatea egotzi gabe. Androfilo batek harreman afektiboak, emozionalak edota sexualak izan ditzake beste gizonezko batekin, eta bien portaera maskulinoa mantendu.
Homosexualitateri buruzko eztabaida batean, Magnus Hirschfeld sexologoak, gizonak lau taldetan banatu zituen:
Karen Franklinen ustean, Hirschfeldek esaten zuen efebofilia gauza «arrunta eta ez-patologikoa zela, eta aipatzen du efebofiloek eta androfiloek biztanleria homosexualaren %45 osatzen dutela gutxi gorabehera».[3]
Bere liburuan, A Manifesto: Rejecting the Gay Identity, Reclaiming Masculinity, Jacke Malebranche maskulinitatea indartzeko erabiltzen du, bai gizonezko desira homosexualaren objektuan eta subjektuan, bai berak identitate homosexualaren segmentu batzuetan ikusten duen disidentzia sexuala arbuiatzean.[4]
Androsexualitate terminoa androfiliaren sinonimo modura erabiltzen da batzuetan.[5]
Biologian, androfilo hitza antropofilo hitzaren sinonimo modura erabiltzen da, honek gizakiak animaliak baino gehiago nahiago duten parasitoak deskribatzeko erabiltzen da.[6]
Hirschfelden ideiak jarraituz androfilia, batzuetan, interes sexualak adin-tarteen arabera zehazten dituzten taxonomietan erabiltzen da. Azken hau chronophilia deitua izan zan John Moneygatik. Sistemetan, helduetan erakarpen sexuala “teleiofilia” edo “adultofilia” ere izendatu da. Testuinguru horretan, Dennis Howitt psikologoak azaltzen du androfiliak «gizon helduen erakarpen fisikoa» esan nahi duela.
Definizioa, batez ere, teoriaren kontua da, ez soilik sailkapenaren kontua, azken horrek teoria bat baitakar. Beraz, androfilia «gazteek gizon helduengan duten interes sexual fisikoa» litzateke.
Androfilia-eskala gizon helduen interes erotiko fisikoa neurtzeko sortu zen, eta Kurt Freund eta Betty Steinerrek garatu zuten 1982an. Ondoren, Ray Blanchardek aldaketa batzuk egin zituen 1985ean, eta izenburua «Indize Androfilia-Ginefilia (MAGI)» da.[7]