André Lefevere | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Belgika, 1945eko ekainaren 19a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | frantsesa |
Heriotza | Austin, 1996ko martxoaren 27a (50 urte) |
Heriotza modua | : leuzemia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Essexeko Unibersitatea Ganteko Unibertsitatea |
Hezkuntza-maila | katedraduna |
Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, itzultzailea, filologoa eta Germanist (en) ![]() |
André Alphons Lefevere (Belgika, 1945eko ekainaren 19a – Austin, Texas, 1996ko martxoaren 27a) itzulpen teorialaria izan zen. Ganteko unibertsitatean ikasketak egin zituen, eta Essexeko Unibertsitatean doktoretza lortu zuen. Lovainako Literatura Konparatuko Sailean egin zuen lan eta beranduago Estatu Batuetara joan zen Texaseko Unibertsitatean, Austinen, lan egitera. Han hil zen leuzemia akutuak jota.
Bere lehen ikerketak Even-Zoharren Polisistemen teoriaren eta Manipulazioaren Eskolaren inguruan egin zituen. Baina aurrerago egin zuen ikerketak bidea ireki zuen Mundayk cultural turn deitzen duena gertatzeko, hau da, itzulpena testu soil gisa ikustetik ideologia eta kultura elementu gisa ikustera pasatzeko. Kulturaren eta itzulpenaren arteko harremanari buruzko bere ikerketak Translation, Rewriting and the Manipulation of Literary Fame (1992) liburuan argitaratu zituen.
Lefeverek arretagune bihurtzen ditu literatura-testuak jasotzea, onartzea edo baztertzea sistematikoki baldintzatzen dituzten zenbait faktore. Faktore garrantzitsuenak boterea, ideologia, instituzioak eta manipulazioa dira. Lefeverek dio boterean daudenek literatura berridazten eta publikoaren kontsumoa gobernatzen dutela. Berridazketek motibazio ideologikoa (ideologia dominantearekin bat egiteko edo hari aurre egiteko) eta poetologikoa (poetika dominantearekin bat egiteko edo hari aurre egiteko) izan dezakete. Lefevereren ustez, berridazketa-prozesu hori hainbat alorretan gerta daiteke: itzulpengintzan, historiografian, antologizazioan, kritikan, edizioan,… Baina bere lanaren erdigunean itzulpengintza dago beti, nabarmenena eta eraginik handiena duena delako, autore baten irudia bere jatorrizko kulturaren mugetatik kanpo proiektatzeko gai delako.
Itzulpenaren bidez, boterean daudenek publikoak irakurriko dituen lanak kontrolatu ditzakete eta lan horietan bere ideologia edo gustuko poetika ezarri.
Edozein literatur sistema hiru faktorek kontrolatzen dutela dio Lefeverek:
Literaturaren irakurketa, idazketa eta berridazketa bultza edo oztopa dezaketen boteredunak:
Lefeverek patrozinio honetan hiru elementu identifikatzen ditu:
Hiru elementu horiek pertsona edo erakunde berak ematen baditu patrozinioa berezi gabea (undifferentiated) da, eta ez baditu ematen bereizia (differentiated) da.
Lefeverek sistemaren joera kontserbadore handia ikusten du, obra klasikoak garaiaren poetika dominantera moldatzen diren arren, klasiko “kanonizatu” horiek ez dutelako inoiz bere estatusa galtzen.
Esan beharra dago Lefeverek dioela poetikak eta ideologiak pisu handiagoa dutela itzulpen batean linguistikak baino; ideologiak bereziki. Bere hitzetan:
"On every level of the translation process, it can be shown that, if linguistic considerations enter into conflict with considerations of an ideological and/or poetological nature, the latter tend to win out." (Lefevere 1992a: 29) (“Itzulpen prozesuaren maila guztietan erakutsi daiteke ezen, faktore linguistikoak faktore ideologiko edo poetologikoekin gatazkan badaude, azkenengo horiek irabazi ohi dutela”).
Errefrakzio kontzeptua lehen aldiz 1980an aipatu zuen Lefeverek bere Mother's Courage Cucumbers: Text, System and Refraction in a Theory of Literature artikuluan. Termino horren bidez, kultura batetik bestera testu bat itzultzean gertatzen diren transformazioak definitu nahi ditu. Transformazio horiek testuaren irakurgarritasuna aldatzen dute, publiko jakin bati bideratzeko. Egile atzerritarren kanon literarioa manipulatzen da xede-kulturako faktore ideologiko eta poetikoengatik, eta errefrakzioak horren adibide argia dira.
Hiru errefrakzio mota identifikatzen ditu: