Anfitrion

Anfitrion
Greziar mitologia
Ezaugarriak
Jatorrizko izenaΑμφιτρύωνας
Sexuagizonezkoa
BizitokiaTebas
Familia
AitaAlzeo eta Alceus (en) Itzuli
Ezkontidea(k)Alkmena
Seme-alabakIfikles eta Laonome (en) Itzuli
Anai-arrebakPerimede (en) Itzuli

Anfitrion[1], greziar mitologiaren arabera, Tirintoko errege zen Alzeoren eta Astidamiaren semea zen. Gainera, Perseoren biloba zen, eta, beraz, Zeusen birbiloba.

Anfitrion, Alkmenaren hitzemandako mutilaguna zen, bere osaba Elektrion Mizenasko erregearen alaba, Elektrion, Pterelaok eraso zuenean, erregearen iloba eta erregegaia zena. Gatazkan, bi buruzagien seme-alabak hil ziren. Bere seme-alaben heriotza mendekatzeko, Elektrionek, tafiarren aurkako kanpaina bat antolatu zuen, Pterelao buru zutela Mizenas inbaditzen saiatu zirenak. Bera falta zen bitartean, bere ondasunen kargu Anfitrion uztea pentsatzen zuen. Baina Anfitrion, tafiarrek lapurtutako behi batzuk berreskuratzetik itzultzen ari zenean, animalietako bat haserretu egin zen. Anfitrionek, behi hura geldiarazteko, makila bat jaurti zion, baina makila honek punpa egin eta Elektrion hil zuen. Argoseko errege zen Estenelok, Mizenas honen mende zegoelarik, egoera probestu zuen, Anfitrion erbesteratuz.

Honen ondoren, Anfitrion Tebasen ezarri zen Alkmenarekin. Honek, bere neba guztiak mendekatuak izan arte entregatuko ez zela zin egin zuenez, Anfitrionek beste kanpaina bat abiatu zuen tafiarren aurka. Garaile zetorren gauean, Zeusek, Anfitrionek baino lehenago izan zituen harreman sexualak Alkmenarekin, Anfitrionen forma eta itxura bera hartuz. Ondoren, benetako Anfitrionek beste hainbeste egin zuen. Bi harreman hauetatik, Zeusen seme izango zen Herakles eta Anfitrionen seme izango zen Ifikles jaio ziren. Pertsonaia honek, Anfitrionen konplexuari izena eman zion. Plautoren antzezlan bat ere inspiratu zuen: Anfitrion.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]