Animalia rol joko rol joko mota bat da, non kideetako batek, gutxienez, animalia baten papera egiten duen. Askotan jokamolde hau psikodrama egiteko erabiltzen da.
Animalia rol jokalariak ere BDSM kulturaren parte izan daitezke, non kideetako batek jarrera dominantea edo sumisoa hartzen duen, animalia gisa tratatuz edo tratua izanez. Batzuetan ingelesezko petplay izena ematen zaio, literalki "etxabere jokoa". Ez da nahastu behar ile-larru fetitxismoarekin (edo Furry mugimendua).
Animalia rol jokoaren jatorriaren historia nahaspilatua da, eta parte-hartzaileen desiren arabera aldakorrak dira. Jatorrian mozorro, fikzio, mito eta elezaharren nahasketa dato, rol joko eta psikodramarekin batera. Gaur egungo ikuspuntuarekin egindako eta argitaratutako lehen argazkiak, zaldi-jokoarenak, John Williek egin zituen, Bizarre aldizkarian, 1946tik 1959ra bitarte.
Gaur egun erabiltzen diren tresnak animalia rol-jokoa egiteko uhalak, kateak, mozala, lepokoa, bondageko arnesa, catsuita, bodystockinga, ipurtzulo tapoiak, muturrekoak, ballet botak, etab. izan daitezke[1].
Tradizio mitologikoa gizakien eta animalien arteko sexu-topaketez betea dago, batez ere animalien arrazako emakume eta jainko hilkorrez. Bestialitatea Jupiterrekin (greziar Zeus) harremanaren ezaugarria da, Leda zisne[2] eta Europa zezen bezala bisitatzen duena[3]. Minotauroaren jaiotza ere horrela azaltzen da, Pasiphaë zezen batenganako hain erakarpen sexuala sentitzen duenean, ezen bera ere behi bat bezala mozorrotu baita berarekin elkartzeko[4]. Satiro batzuk, euren urritasun sexuala dela eta ezagunak, ezaugarri bestialekin irudikatzen dira sarri.
Erromatar Inperioan animalia rol jokoa joko sexual bat zen. Neron, ustez, lotutako emakume eta gizonekin harreman sexuala zituen, zeinetan animali larruz janzten baitzen genitalak erasotzeko, kondenatuekin basapiztiak erabilita egiten zen bezala zirkuan (Damnatio ad bestias)[5]. Dion historialariak kontatzen du prostituta batek leopardo itxurak egin zituela senatari baten gozamenerako[6]. Bathyllus aktorea dantza erotiko batengatik zen ezaguna, zeinean Leda bezala janzten zen, zisnearekin sexu-harremanak izanez[7]; emakumeak, begira, era askotara berotzen ziren. Apuleioren "Metamorfoses" (edo "Urrezko Astoa") eleberriaren gaia ere bada, non protagonista, asto bihurtua, emakume noble aberats batek desiratzen duen, Pasiphäek zezena desiratzen zuen bezala[8].
Zenbait frogaren arabera, harreman sexual bortitzak, beste eszena mitologiko batzuekin batera, zirkoan antzezten zirela zigor gisa. Martzial poetak eszena horietako bat goraipatzen du Pasiphaë mitoarekiko leialtasunagatik[9]. Emakume baten eta zezen baten artean sexu egintza bat antzeztearen logistika espekulazio kontua da; baldin eta "Pasiphaë" kondenatua balitz torturatua eta hiltzera kondenatua izateko, litekeena da animalia "sasoiko behi baten liido baginala" aplikatuz exekutatzea. Apuleioren eleberrian, ad bestias kondenatutako emakumezko pozoitzaile bat agertzen da, protagonistarekin harremanak izateko[10].
Sexu-ekintzarik gabeko animalia rol jokoa, teriantropia deitua, oso ohikoa izan da historiaurretik munduko hainbat tribu eta kulturatan. Batzuetan, tribuko kide batzuek animalien forma hartzen zuten fisikoki edo espiritualki, laudatuak izateko edo ehizatuak izateko. Amerindiar leinu batzuek eta Artikokoen artean ohikoa izan dira horrelako ekimenak. Labar-artea ere horren adibidea izan daiteke. 1911an Julia Tuellek Montanako Cheyenne leinuak egindako azken "animalia dantza" ("Massaum") argazkiz jaso zuen.
Joko erotiko eta rol joko asko bezala, testuinguru erotikoa erlatiboa da, animalia jolasa erabat definitzen dute jendeak eta jolaserako orduan dituzten aldarte eta interesek. Zaldi baten "irrintziaren" ahots baten imitazio xumetik, txakurkume baten zaunka, arnasa edo jolasteko eraraino; edo katakume baten jokamoldearekin, lau hankatan arrastaka ibiltzea eta eskuz jana edo laztandua izatea lortzea. Izan daiteke ere zaldiaren gisa mozorrotzea, horretarako lotzeko tresneria zein larruzko protesiak janztea eta gorputza eraldatzea, adibidez besaurreak lotzea edo izterrak gorputzera lotzea, postura berezi bat derrigortuz.
Animalia rol jokoen parte-hartze publikoa ere oso aldakorra da. Bikote batek antzeztu dezake joko sinple bat, eta handik pasatzen denak pentsa dezake egiten duen bakarra da bestearen lepoa eskuarekin hartzea. BDSM fetixista askok txakur lepoko bat jantzi dezakete eta soka batekin edo uhal batekin lotuta ibili kaletik.
Kasu batzuetan kontsideratzen da zoomorfoaren fantasia dagoela. Erakuskeriarekin lotu daiteke, edo etxean guztiz pribatuan egin, edo erdian dauden aukera asko. Praktika sexual hau oso hedatua ez badago ere, badago munduan praktikatzen duen kopuru nabarmena. Hala ere, gaur egun BDSMarekin lotzen da, batik-bat. Era berean, askotan lotzen da furry mugimenduarekin, baina lotura hori, egon daitekeen arren, ez da zuzena.
Zaldi- edo poni-jokoan gutxienez parte-hartzaile bat zaldi baten antza duen animaliaz mozorrotu eta bere mugitzeko moduak hartzen ditu. Poni-jokoan parten hartzen duten pertsonek (ponies) hiru taldetan banatu ohi dute euren rola[11]:
Txakur-jokoa edo txakurkume-jokoan parte-hartzaileetako batek txakur baten itxura edo eta jokamoldea hartzen du. Oso lotuta dago leather azpikulturarekin. Dominazio-sumisio rolak baldin badaude, egon daiteke "heltzaile", "entrenatzaile" edo "maizter" bat; bestela, guztiak baldin badira txakur, egon daiteke bat "alfa" dena eta, besteak, "beta" edo "omega", txakur talde batean bezalako hierarkia erakutsiz[12].
Katu-jokoan pertsona batek katu baten itxura edo jokamoldea hartzen du. Aurrekoetan ez bezala, katuaren pertsonalitatea hartzen duen pertsonak jarrera independentea izan ohi du eta ez-sumisoa. Askotan, rol jokoaren parte da bezatua izatea, adibidez jostailuak ekartzeko, erregutzeko edo, sinpleki katu bat bezala ibiltzeko.