Anja Silja | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Berlin, 1940ko apirilaren 17a (84 urte) |
Herrialdea | Alemania |
Bizilekua | Paris |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | opera abeslaria, autobiografialaria eta musikaria |
Jasotako sariak | |
Genero artistikoa | opera |
Ahots mota | sopranoa |
Musika instrumentua | ahotsa |
|
Anja Silja Regina Langwagen (Berlin, Alemania, 1940 -) alemaniar sopranoa da.
Paula Althof eta Egon van Rijn kantarien iloba da. Aitonarekin hasi zen ikasten, eta hamar urterekin egin zuen lehenengo emanaldia Berlinen. 1956an, Rossiniren Sevillako bizargina operako Rosinaren papera interpretatu zuen Berlingo Operan, eta urte berean Brunswickeko Operan sartu zen (1956-1958). Stuttgarteko Operan eta Franckfurtekoan egon ondoren, 1959an Gauaren Erreginaren papera kantatu zuen (Mozarten Txirula miragarria) Aix-en-Provenceko jaialdian. Hurrengo urtean, izugarrizko arrakasta lortu zuen Bayreutheko Jaialdian Richard Wagnerren Ontzi mamua operan. Orduz geroztik, Wagnerren lanak kantatu zituen batez ere, eta Bayreutheko Jaialdiko izar bihurtu zen. Richard Strauss, Schönberg eta Bergen lanak ere kantatu zituen.