Ann Hui On-Wah (Anshan, Mantxuria, Txina, 1947ko maiatzaren 23a)[1] txinatar aktorea eta film zuzendaria da, Hong Kongeko zinema olatu berriko zinemagilea. Ezaguna egin zen, Nu ren si shi (1995), Qian yan wan yu (1999) eta Tou ze (2011) filmekin.[1][2][3][4]
2020an Veneziako Urrezko Lehoia saria jaso zuen Nazioarteko Zinemaldian, bere ibilbide osoarengatik.[5]
Hui Anshanen jaio zen, Mantxurian. Aita han etniako txinarra zen eta ama japoniarra. Familia Macaora joan zen, eta gero Hong Kongera, Ann Huik bost urte zituenean. 1972an, Ingeles hizkuntza eta literaturan graduatu zen Hong Kongeko Unibertsitatean. Gero, Londresera joan zen, London International Film Schoolen bi urtez ikastera. 1975ean itzuli zen Hong Kongera, eta TVBrako zuzendari lanetan hasi zen, telesailak eta dokumentalak 16 mm-tan eginez eta King Hu aktore, idazle eta zuzendariaren laguntzaile. Sasoi hartako bere lanik nabarmenena Boy From Vietnam (1978) izan zen, Vietnami buruzko pelikulen trilogiako lehena.
Huik 1979an utzi zion telebistarako lan egiteari, eta bere lehen filma egin zuen, The Secret, Sylvia Chang taiwandarra protagonista zuen benetako hilketa kasu batean oinarritutako thrillerra, eta harrera ona egin zioten kritikariek zein ikusleek. 1981ean, The Spooky Bunch zuzendu zuen, mamuen istorioekin izandako lehen esperientzia, eta The Story of Woo Viet, Vietnamgo trilogiarekin jarraitu zuena. Huik efektu bereziekin eta angulazioekin esperimentatu zuen, nahiz eta bere hurrengo filmek gai politiko eta sozialei gehiago erreparatu zioten. Boat People (1982), trilogiaren hirugarren atala, bere lehen film luzeen arteko ezagunena da. Vietnamgo Gerraren ostean vietnamdarrek zituzten zailtasun ekonomiko eta sozialak aztertu zituen bertan.
1980ko hamarkadaren erdialdean, kritikak txalotutako filmak egiten jarraitu zuen Huik, hala nola Love in a Fallen City (1984), Eileen Changen eleberri batean oinarritua, edo Louis Charen The Book and the Sword nobelan oinarritutako Wuxiaren bi zatiak: The Romance of the Book and Sword (1987) eta Princess Fragrance (1987). 1990ean The Song of Exile erdiautobiografikoa egin zuen, eta bertan erakusten du erbesteratutako ama baten eta haren alabaren identitatearen galera eta noraeza, haiek jasotzen dituen herrialdeko kulturarekin eta historiarekin talka egitean.
Huik pelikulak ekoizteari utzi zion, batez ere telebistarako lan egin zuen denboraldi labur batean, eta gero zinemara itzuli zen Summer Snow (1995), Eighteen Springs (1997) pelikulekin, zeinetan Eileen Changen beste nobela bat egokitu zuen, Ordinary Heroes (1999). Azken horrekin Urrezko Zaldia, July Rhapsody (2002) irabazi zuen. Jade Goddess of Mercy (2003), Hai Yan idazlearen nobela egokitu zuen.
Besteak beste, lan hauexek egin ditu:[6]
Urtea | Kategoria | Lan izendatua | Emaitza |
---|---|---|---|
2011[7] | SIGNIS Saria - Aipamen berezia | Una vida sencilla | Irabazlea |
2011 | P. Nazareno Taddei Saria | Una vida sencilla | Irabazlea |
2011[7] | Equal Opportunity saria | Una vida sencilla | Irabazlea |
2011[7] | Gianni Astrei saria | Una vida sencilla | Irabazlea |