Ann Makosinsk

Ann Makosinsk

Bizitza
JaiotzaVictoria1997ko urriaren 3a (27 urte)
Herrialdea Kanada
Hezkuntza
HeziketaSt. Michaels University School (en) Itzuli
St. Margaret's School (en) Itzuli
(2002 - 2006)
Columbia Britainiarreko Unibertsitatea
(2006 - 2015)
Jarduerak
Jarduerakikaslea eta asmatzailea

annmakosinski.com
Facebook: annmakosinski Twitter: annmakosinski Instagram: annmakosinski LinkedIn: annmakosinski Youtube: UCEnvstjd_Hrk9tYr5tQaPoQ Edit the value on Wikidata
Ann Makosinsk MiZiklo IDEIA MCN Goi-Bileran Y20-(r)en IDEIAK, 2018

Ann (Andini) Stasia Makosinski edo Ann Makosinsk (Victoria, Kanada, 1997ko urriaren 3a) kanadar ikasle-asmatzailea eta hizlari publikoa da. Bere asmakizunen artean Hollow Flashlight pilarik gabe funtzionatzen duen linterna eta e-Drink daude. Google Science Fair saria irabazi zuen 2013an, linterna termoelektriko bat asmatzeagatik.[1][2]

Ann Makosinski filipinar, poloniar eta armeniarren ondorengoa da.[3] Aita laborategiko zuzendari erretiratua da, bi mediku patente dituena.[4] Familiarekin Saanichen bizi izan da, Columbia britainiarrean.[5]

St. Michaels University Schoolek,[6] bere zazpigarren graduko proiekturako, kandela baten beroarekin elika zitekeen irrati bat asmatu zuen. Linterna piezoelektriko bat ere egin zuen bederatzigarren graduan zegoenean.[7] Txikitatik, interesatu zaizkio intsektuak, eta bere buruari galdetzen zion nola izan zitezkeen hain txikiak eta, aldi berean, hain konplexuak. Zientziazale amorratua da.

Ingeles Hizkuntza eta Literatura ikasi zituen Victoriako Unibertsitatean, Columbia Britainiarreko Unibertsitatetik transferentzia egin ondoren.

Asmakizun proiektuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Linterna hutsa (Hollow Flashlight)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an Google Science Fair irabazi zuen Hollow Flashlight proiektuarekin, linterna termoelektriko bat.[8][9] Bere amaren jaioterrira, Filipinetara, egindako bisitetan inspiratu zen, non bere lagun batek arazoak izan zituen eskolan, gauean ikasteko argi nahikorik ez zuelako.[9][10] Gailua efektu termoelektrikoan oinarritzen da Peltier plakak erabilita. Hutsa da korronte konbektiboak handitzeko.[11] Komertzialki ekoizteko eta linternak banatzeko negoziaziatu zuen.[12][13]

Telefono bat kargatzeko edariaren beroa erabiltzen duen eDrink mugimendua aurkeztu zuen Jimmy Fallonekin batera Tonight Show aretoan.[14][15][16] Sari gisa, 5,000 dolar eman zizkioten bere prestakuntza babesteko.[17]

2013an TED x Richmond eta TED x Vancouverren erakutsi zuen[18][19]

2014an, The Problem with Inventions aurkeztu zuen TEDx Victoria katean, eta, gero, TEDx Teen taldeko hizlaria izan zen 2016an, Why I don't use a smart phone hitzaldiarekin (2025eko urtarrilean 3,5 milioi aldiz baino gehiagotan ikusia).[20][21][22] 2016an, Annek $50,000 irabazi zuen Quest Climate Granten inbertsioan, Canadian Geographic-ek eta Shell_Energy_North_Americak finantzatuta, giza beroak elikatutako asmakizunengatik.[23]

Makotronics Enterprises-en sortzailea da, eta patente ugari lortzeko postulatu da.[24][25]

2017ko abuztuan Kanadaren 150. urteurrena ospatzeko Ipar-mendebaldeko Pasabidea bi asteko espedizioan murgildu zen.[26] Urte berean, urrian, Converse Public Access show-en parte izan zen Miley Cyrus abeslari eta aktorearekin.[27]

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2018an Urrezko domina irabazi zuen Canada-Wide Science Fair delakoan.[28]
  • 2018an Glamour aldizkariak urteko emakume unibertsitarioen artean izendatu zuen.[29]
  • 2017an Forbes 30 Under 30 zerrendan sartu zuten.[30][31]
  • 2017an Time 30 Under 30 aldizkarian ere agertu zen[32]
  • Lau sari irabazi ditu Intel International Science and Engineering Fair delakoan.[33]
  • 2016an, urteko asmatzaile gazte gisa bozkatu zuen Popular Sciencek.[34]
  • 2016an Publizitate arloan, Uniqloren markako enbaxadore aukeratu zuten, eta Five Star eta Lenovorekin kanpainak egin ditu.[35][36][37]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Ann Makosinski, la joven inventora de la linterna sin pilas» Pronto 2023-10-12 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  2. (Gaztelaniaz) «Una joven de 15 años inventa una linterna que funciona con calor humano en vez de baterías» Diario ABC 2013-07-01 (Noiz kontsultatua: 2025-01-02).
  3. Ramos-Reid, By Rachel. «Ann Makosinski: The Girl Next Door is a Young Scientist - Canadian Filipino Net» canadianfilipino.net.
  4. «Ann Makosinski, Google Science Fair Finalist Heads To Calif., Hits TEDx Circuit (VIDEO)» HuffPost Canada 20 de septiembre de 2013.
  5. Smart, Amy. «Saanich student, 16, shows off invention on Tonight Show» Times Colonist.
  6. SMART, ,AMY. «Vancouver Island student shows Jimmy Fallon her invention on Tonight Show» www.vancouversun.com.
  7. Will Ann Makosinski change the world? (Includes interview and first-hand account). 3 de julio de 2013.
  8. Google Science Fair. (11 de febrero de 2014). Can I power a flashlight without batteries? | Ann Makosinski. .
  9. a b News, ABS-CBN. «Fil-Canadian teen's invention gets Google's attention» ABS-CBN News.
  10. «This 18-Year-Old Invented A Coffee Mug That Can Charge Your Phone» Popular Science.
  11. Will Ann Makosinski change the world? (Includes interview and first-hand account). 3 de julio de 2013.
  12. «Ann Makosinski - Jeff Jacobson Agency» www.jeffjacobsonagency.com.
  13. «Not your usual 19-year-old» SooToday.com.
  14. Luymes, ,Glenda. «Jimmy Fallon turns spotlight on Victoria teen’s flashlight» www.theprovince.com.
  15. «Saanich teen's newest invention can use hot coffee to power devices» Global News.
  16. The Tonight Show Starring Jimmy Fallon. (8 de octubre de 2015). Fallonventions: eDrink. .
  17. «Ann Makosinski's Tonight Show Segment Makes Victoria Proud» HuffPost Canada 20 de febrero de 2014.
  18. «Ann Makosinski, Google Science Fair Finalist Heads To Calif., Hits TEDx Circuit (VIDEO)» HuffPost Canada 20 de septiembre de 2013.
  19. TEDx Talks. (25 de noviembre de 2013). Be the source: Ann Makosinski at TEDxRenfrewCollingwood. .
  20. TEDx Talks. (22 de diciembre de 2014). The problem with inventions | Ann Makosinski | TEDxVictoria. .
  21. «Ann Makosinski» TEDxTeen.
  22. TEDx Talks. (18 de febrero de 2016). Why I Don't Use A Smart Phone | Ann Makosinski | TEDxTeen. .
  23. «Ann Makosinski, B.C. Teen Inventor, Wins $50,000 In Latest Achievement» HuffPost Canada 23 de diciembre de 2015.
  24. «Ann Makosinski» Forbes.
  25. «Patents Assigned to MAKOTRONICS ENTERPRISES INC. - Justia Patents Search» patents.justia.com.
  26. «Ann Makosinski - SingularityU Canada» SingularityU Canada.
  27. Northman, Tora. «Miley Cyrus Is All Fun in her Public Access Episode With Converse» HypeBae.
  28. «Young Innovators: Ann Makosinski of Makotronics Enterprises — Douglas Magazine» Douglas Magazine 29 de enero de 2018.
  29. Militare, Jessica. «10 College Women on Activism, #MeToo, and Calling B.S. on Perfection» Glamour.
  30. CBC News. (5 de enero de 2017). Teen inventor lands on Forbes 30 under 30 list. .
  31. Michaels, Koby. «UBC student Ann Makosinski named to Forbes 30 Under 30 list» The Ubyssey.
  32. Rhodan, Maya. «These Are the 30 People Under 30 Changing the World» Time ISSN 0040-781X..
  33. «Ann Makosinski: Inventing your UBC experience» UBC | Undergraduate Programs and Admissions.
  34. Popular Science. (20 de septiembre de 2016). Meet Ann Makosinski: Our Young Inventor Of The Year. .
  35. «Ann Makosinski - Jeff Jacobson Agency» www.jeffjacobsonagency.com.
  36. TakePart. (26 de octubre de 2016). Make Better Today – Ann Makosinski | Presented by TakePart + Lenovo. .
  37. Iswarienko, Kurt. (11 de marzo de 2016). Uniqlo - Ann Makosinski "Flashlight Gir". .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]