Anna Calvi | |
---|---|
(2011) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Margaret Michelle Calvi |
Jaiotza | Twickenham, 1980ko irailaren 24a (44 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Hezkuntza | |
Heziketa | Southamptongo Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, egile abeslaria, gitarra-jotzailea eta kantugilea |
Influentziak | Kate Bush |
Genero artistikoa | pop musika indie rock |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa biolina baxua pianoa Sitarra |
Diskoetxea | Domino Recording Company (en) |
annacalvi.com | |
Anna Margaret Michelle Calvi (Twickenham, Erresuma Batua, 1980ko irailaren 24a) indie-rock abeslari, konpositore eta gitarrista britainiarra da. Anna Patti Smith, PJ Harvey eta Siouxsie Siouxekin konparatu izan dute.[1][2]
Anna Calvi 1980an jaio zen, Londresen, eta aita italiarra du. Osasun-arazoekin jaio zen eta bere bizitzako lehen hiru urteetan aldi luzea igaro zuen ospitalean.[3] Lehen diskoa kaleratu aurretik, Brian Enok goraipatu zuen, Calvi "Patti Smithez geroztik gauzarik handiena" zela esan baitzuen.[1][4] 2010ean, Interpolen eta Grinderman Nick Caveren taldearen kontzertuen lehen zatian jo zuen. Urte bereko urriaren 11n, "Jezebel" single arrakastatsua kaleratu zuen, 1951ko Frankie Laine eta Édith Piaf-en abestiaren bertsio bat.[5] Anna Calvi izeneko debut-albuma 2011ko urtarrilean atera zuen Domino Records diskoetxearekin.