Anna Löwenstein | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ingalaterra, 1951ko martxoaren 8a (73 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Lehen hizkuntza | ingelesa |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Renato Corsetti (en) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa esperantoa |
Jarduerak | |
Jarduerak | esperantista, idazlea, esperantologist (en) eta editore-laguntzailea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Esperantoaren Akademia Universal Esperanto Association (en) |
Izengoitia(k) | Anna Brennan |
Anna Löwenstein (1951ko martxoaren 8a) britainiar esperantista eta idazlea da[1].
Heinz Bernard aktorearen alaba da[2].
1977tik 1981era Esperanto Elkarte Unibertsalean lan egin zuen. 1979an, Anna Brennan izenagoitiaz, Sekso kaj Egaleco aldizkari feminista sortu zuen eta bertako zuzendaria izan zen 1988ra arte[3]. ATEO esperantista ateoen erakundeko kide ere bada[4].
Ez-fikziozko liburu batzuk eta bi eleberri idatzi ditu. The Stone City (La Ŝtona Urbo) eleberri historikoa 1999an argitaratu zuen ingelesez eta esperantoz, eta geroztik frantsesera (2010) eta hungarierara (2014) itzuli dute. Bigarren eleberria, Morto de artista, esperantoz argitaratu zuen 2008an[5]. Esperanto mugimenduan kazetari, irakasle eta aktibista gisa ezaguna da, eta 2001etik Akademio de Esperantoko kidea da. 20 urte baino gehiagoko esperientzia du esperantoa irakasten[6].
2019an Urteko Esperantista izan zen[7].
Renato Corsetti esperantistarekin ezkonduta dago. Lehen Italian bizi ziren, baina gaur egun Londresen bizi dira[8]. Haien bi semeek txikitatik esperantoz hitz egiten dute[5].