Anna Schwartz

Anna Schwartz

(2007)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakAnna Jacobson
JaiotzaNew York1915eko azaroaren 11
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaNew York2012ko ekainaren 21a (96 urte)
Hezkuntza
HeziketaBarnard College
Columbia Unibertsitatea
Walton High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea, ekonomialaria eta idazlea
Enplegatzailea(k)New Yorkeko Unibertsitatea
Hunter College (en) Itzuli
Brooklyn College (en) Itzuli
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia

Anna Jacobson Schwartz (1915eko azaroaren 112012ko ekainaren 21a) New Yorkeko Ikerketa Ekonomikoko Agentzia Nazionaleko ekonomialari estatubatuarra izan zen, eta Paul Krugman-ek dioenez, << monetarista garrantzitsuenetako bat >>.

Anna, Milton Friedmanekin egin zuen kolaborazioarekin egin zen ezaguna (Estatu Batuetako istori monetarioa 1867-1960 ) 1963an argitaratu izan zena. Baita ere Nazioarteko Oinarri Ekonomiko Elkarteko presidentea izan zen 1988. urtean.

Lehen urteak eta hezkuntza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Anna Jacobson bezala, Schwartz, 1915 eko azaroaren 11ean jaio zen Ameriketako Estatu Batuan. Pauline eta Hillel Jacobson alaba da. Barnard Collegen graduatu zen 18 urterekin eta 19 urterekin Columbiako Unibertsitatean atera zuen ekonomiako masterra. Urte bat beranduago, ekonomialari moduan hasi zen lanean. 1936. urtean, Isaac Schwartz-ekin ezkondu zen eta lau ume izan zituzten. Isaac, finantza-agentea eta bere unibertsitateko laguna izan zen. 1964. urtean doktoretza lortu zuen. Bere lehen entsegua Precios de acciones británicas 1811-1850 izan zen Arthur gayer e Isaís Finkelstenen kolaborazioarekin egina.

Ikerketa Ekonomikorako Agentzia Nazionala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941. urtean, Ikerketa Ekonomikoko agentzia nazionalerekin elkartu zen Ameriketako Estatu Batuko bulegoetan. Bulego nazionalean , ziklo ekonomikoko azterketetan jardun zuen. Bere karrerako parte bat irakaskuntzak hartu zion arren, ikertzaile gazteagoak garatu zituen haiekin lan eginez eta bere ikuspegia partekatzeko.

Britainiar ekonomian hazkundea eta gorabeherak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arthur Gayer  eta Walt Whitman Rostow-ren kolaborazioarekin, Britaniar ekonomian hazkundea eta gorabeherak 1790-1850: Erresuma Batuko garapen ekonomikoaren azterketa teorikoa, historikoa, estatistikoa. Bi bolumenetan agertu zen 1953. urtean, eta bere argitalpena atzeratu egin zen Bigarren Mundu Gerraren ondorioz . Azkenik, 1975. urtean izan zen argitaratua . Bere liburuaren lehen argitalpena baina lehen, Arthur Gayer hil egin zen.

Bereziki , Anna Schwartz-ek adierazi zuen ikerketa teoriko eta enpirikoen ondorioz, politika monetarioaren eta  interes-tasen mugimenduei interpretazioari buruzkoa zela.

Milton Friedmanekin Ikerketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen liburua berriro argitaratu baino urte batzuk lehenago, beste ekonomialari bat gehitu zitzaion Schwartz-en taldeko egileei. Arthur F. Burns-ek bultzatuta, Columbia Unibertsitatean eta Agentzi Nazionalean, geroago Erreserba Federaleko Sistemako presidenteak, eta Milton Friedmanek diruaren funtzio ziklo- ekonomikoan aztertu zuten.

Bere lehen argitalpena, Estatu Batuetako istorio monetarioa izan zen, 1867-1960. Liburua 1963an argitaratu zen, "Diagnostikoa eta negozio-zikloak" artikuluarekin batera.  Estatu Batuetako Estatistikako Monetarioak 1970ean eta Amerikako Estatu Batuetako eta Erresuma Batuko Diru Monetarioak ere idatzi zituzten: Errenta, Prezioak eta Interes- tasak (1867–1975 )

Bere lanaren beste arlo batzuk honako hauek dira; inflazioaren eta ziklo ekonomikoaren arteko nazioarteko transmisioa, gobernuaren zeregina politika monetarioan, bankuen produkzioren neurketa, interes-tasak, deflazioaren eta moneta-arauen portaera.

Estatu batuetatik kanpo ere lan egin zuen, zehazki, banku eta finantza arloko departamentuan, Londreseko Udal Unibertsitatean. Horren ondorioz, Erresuma Batuko diruaren historiari buruzko ikerketa-proiektu bat egin zuen.

Finantza araudia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Schwartzek bere iritzia aldatu zuen finantza-erregulazioari buruz. 1970eko eta 1980ko hamarkadetako ikasketetan, azpimarratu zuen prezio mailaren egonkortasuna ezinbestekoa dela finantza-sistemaren egonkortasunerako. Bi mende baino gehiagoko ebidentzian oinarrituta, hutsegite horiek ez dute ekonomiaren ondorio garrantzitsuak izan, betiere finantza-sistemaren bidez bere ondorioak hedatzea saihestuz.

Ondorengo lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002-2003. urteetan Nazioarte Atlantikoko Ekonomia Elkartearen presidentea izan zen. Amerikako Arte eta Zientzien Akademiako kide izendatua izan zen 2007an. 2007. urtetik aurrera , bere ahaleginak egin zituen atzerriko merkatuan esku-hartze ofiziala ikertzeko,1962-ko Erreserba Federalaren datuak erabiliz.

Ez zuen izan erreparorik XXI. mendeko lehen hamarkadako krisi finantzariotaz hitz egiteko eta AEBetako gobernuaren erantzuna kritikatu zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1.    Paul Krugman (29 de marzo de 2007). «Who Was Milton Friedman?». The New York Review of Books.

2. «Milton Friedman». Policonomics. 2012.

3. «Past Presidents». Western Economic Association International. Consultado el 21 de junio de 2012.

4.  Lipsey, Robert. «Anna Jacobson Schwartz». Jewish Women's Archive. Consultado el 28 de agosto de 2013. Error en la cita: Etiqueta <ref> no válida; el nombre "JWA" está definido varias veces con contenidos diferentes

5. «List of Presidents of the IAES». Archivado desde el original el 21 de junio de 2009. Consultado el 31 de enero de 2010..

6. «Book of Members, 1780–2010: Chapter S». American Academy of Arts and Sciences. Consultado el 25 de julio de 2014.

7. Brian M. Carney (18 de octubre de 2008). «Anna Schwartz: Bernanke Is Fighting the Last War». The Wall Street Journal. Consultado el 10 de junio de 2013.

8. Anna Jacobson Schwartz (25 de julio de 2009). «Man Without a Plan». The New York Times. Consultado el 10 de junio de 2013.

9. Edward Nelson; Anna J. Schwartz (octubre de 2007). «The Impact of Milton Friedman on Modern Monetary Economics: Setting the Record Straight on Paul Krugman's "Who Was Milton Friedman?"». National Bureau of Economic Research. Consultado el 10 de junio de 2013.