Anna of the North | |
---|---|
(2018) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Anna Lotterud |
Jaiotza | Gjøvik, 1989ko ekainaren 8a (35 urte) |
Herrialdea | Norvegia |
Lehen hizkuntza | norvegiera |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | norvegiera ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta egile abeslaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Musika instrumentua | ahotsa |
annaofthenorth.com | |
Anna Lotterud, izen artistikoa Anna of the North duena (Gjøvik, 1989ko ekainaren 8a) abeslari eta kantautore norvegiarra da. Elektropop estiloa jorratzen du eta ingelesez abesten du[1].
Anna Lotterud Gjøvik hirian jaio zen, Oslotik gertu iparraldera kokaturik dagoena. Diseinu grafiko ikasketak egin zituen[2] eta Melbournera joan zen ikasketekin jarraitzera. Australian zegoela Brady Daniell-Smith musika ekoizle zeelandaberritarra ezaugutu zuen[1] eta biek Anna of the North bikotea osatu zuten.
2014ko ekainean "Sway" singlea atera zuten eta arrakasta handia izan zuen interneten[3]. 2016an "The Dreamer" eta "Baby" singleak atera zituen eta Kygo DJ norvegiarrarekin Europan zehar kontzertu bira egin zuen[4]. Handik gutxira "Us" eta "Oslo" single berriak atera zituen[2][5].
2017 urteko maiatzean bere orain arteko disko luze bakarra argitaratu zuen, Lovers izena duena[1]. Disko honetako singleak Someone eta Lovers izan ziren. Urte berean Tyler, The Creator rapero estatubatuarraren "Boredom" aeta "911/Mr. Lonely" abestietan hartu zuen parte[6]. The Late Show with Stephen Colbert telesaioan azaldu zen Tyler, The Creatorrekin batera gonbidatu gisa[7].
2017an bertan bere abesti ezagunenen bertsio akustikoak atera zituen, Someone, Us, Sway eta Baby abestiak besteak beste. 2018an cover batzuk ere ezarri zituen interneten, Nothing Compares 2 U[8] adibidez.
2019an "Leaning on myself" singlea atera zuen, Dream Girl izeneko disko berriaren aurrekari[9].
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Anna of the North |