Anne Marie Braafheid

Anne Marie Braafheid
Bizitza
JaiotzaParamaribo1947ko abenduaren 7a (76 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Jarduerak
Jarduerakmodeloa eta edertasun lehiaketan parte-hartzailea
IMDB: nm1695633 Edit the value on Wikidata

Anne Marie Braafheid (Paramaribo, Surinam, 1947ko abenduaren 7a) surimandar hezitzaile ohia, aktorea eta modeloa da. Miss Unibertso 1968 lehiaketan emakume beltz bat finalista izatera heldu zen. Bere herrialdeko lehen ordezkaria eta bakarra izan da.

1947an jaio zen Surinamgo Paramaribo herrian. Gurasoak surinamdarrak ziren. Hiru urte zituela, Curazaora joan zen bizitzera. 5 neba-ahizpa ditu eta Maria Immaculata Lyceumeko ikaslea izan zen.[1] Eskolako irakasle izateko ikasketak amaitu ondoren, 1966an ekin zion Helfrichschoolen ibilbideari. Braafheid txikitatik egon zen aktibo antzerkian, eta modelajea, dantza eta baleta atsegin zituen, batez ere jazz baleta.[1]

1970eko hamarkada hasitakoan, 1975era arte Milanen hasi zen lanean, moda-etxe batzuetarako modelo gisa. Paper bat izan zuen Italiako telebistako serie batean.[2]Aktore gisa, 1969an telebista italiarreko Giocando a golf una mattina Jugando al golf una mañana (Golfean goiz batean jolasten) telesaileko protagonista izan zen eta 1970ean Le tue mani sula mio corpo (Zure eskuak nire gorputzean) filma(.[2]

70eko hamarkadan ezkondu zen, alaba bat du eta Curazaon bizi da.

Edertasun-lehiaketak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miss Curazao 1968

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko uztailean, Miss Curazao 1968 titulua irabazi zuen.[3]

Miss Unibertso finalista 1968an

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1968ko uztailaren 18an Curazao ordezkatu zuen 17. Miss Unibertsoa edizioan, Miami Beachen, Floridan, Ameriketako Estatu Batuetan. Lehen finalista izendatu zuten, eta erreginaordea izan zen lehen emakume beltza izan zen.[3]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]