Orrialde hau euskara ikasten ari den lankide batek egin du Euskaraz dakien lankide batek testua zuzendu eta erroreak egileari irakatsi ahal dizkio |
Anne with an E | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | Anne with an E |
Jatorrizko hizkuntza | ingelesa |
Jatorrizko herrialdea | Kanada |
Sasoi kopurua | 3 |
Atalak | 27 |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | telebista drama eta eleberrietan oinarritutako telesaila |
Hizkuntza | ingelesa |
Deskribapena | |
Oinarritua | Anne of Green Gables (en) |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Niki Caro (en) |
Gidoigilea(k) | Moira Walley-Beckett (en) |
Antzezlea(k) | |
Amybeth McNulty (Anne Shirley) Geraldine James (Marilla Cuthbert (en) ) Dalila Bela (Diana Barry (en) ) Lucas Jade Zumann (Gilbert Blythe (en) ) R. H. Thomson (en) (Matthew Cuthbert (en) ) Corrine Koslo (en) (Rachel Lynde (en) ) Dalmar Abuzeid (en) Cory Grüter-Andrew (en) Joanna Douglas (en) | |
Emanaldia | |
Jatorrizko igorlea | CBC Television |
Hasiera-data | 2017ko martxoaren 19a |
Amaiera-data | 2019ko azaroaren 24a |
cbc.ca… | |
|
Anne with an E —euskaraz: «Anne E-rekin»—[1] Kanadako telesaila da, Lucy Maud Montgomeryren Anne Shirleyri buruzko liburuetan oinarritua[2] eta Moira Walley-Beckettek sortutakoa[3]. 2017ko martxoaren 19an estreinatu zen CBC Televisionen eta maiatzaren 12n, Netflix zerbitzuan[2]. 2017ko abuztuan bigarren denboraldirako berritu zen eta 2018ko abuztuan hirugarren denboraldirako. 2019an hirugarren denboraldia kaleratu eta gutxira, CBCk eta Netflixek telesaila bertan behera utzi zutela jakinarazi zuten[2].
1896. urtean, Matthew eta Marilla Cuthbert anai-arreba adinekoek mutil umezurtz bat adoptatzea erabaki zuten, Green Gables etxaldean lagun ditzan. Tren geltokira mutilaren bila joan zenean, Matthewk Anne Shirley izeneko neska aurkitu zuen, irudimentsu, argitsu eta berritsua. Umezurtz geratu zen gurasoak hilabete batzuk zituela hil zirenean, eta morroi gisa bizi izan zen hainbat etxetan umezurztegi batean jarri aurretik. Matthewek bera geratzea gustatuko litzaiokeela erabaki zuen bitartean, Marilla ez zen Annez fidatzen. Mesfidantza baieztatu zen Marillak brotxea aurkitu ezin izan zuenean, eta horrela Anne lapurra dela sinestera eraman zuen.
Matthew eta Marillak Anne kanporatu zuten, umezurztegira «itzultzeko». Beldurra hartu zuen han gertatu zitzaion jazarpenarengatik, eta tren geltokira itzuli zen. Bitartean, Marillak brotxea aurkitu eta Anne ez zela lapurra ulertu zuen. Ondorioz, Matthewk Anne aurkitu eta Green Gablesera itzultzeko konbentzitu zuen, non ofizialki haien familiaren parte bihurtuko delarik. Itzuli eta gero, bizilagunen onarpena lortzen saiatzen hasi zen, biziraupen-mekanismoak adimen, arazoak konpontzeko gaitasunak eta irudimena erabiliz.
Ikuskizunak berak gizonezkoak baino emakumezko pertsonaia gehiago izateaz gain, telesailak hainbat emakume zuzendari izan zituen[13]. Gidoilari guztiak ere emakumeak izan ziren[11].
Ontarion filmatu zen, nahiz eta atal batzuk Eduardo Printzearen Uhartean egin ziren, non gertatu zen eleberriaren ekintza[14].
Hasierako abestia The Tragically Hip taldeak konposatu eta interpretatutako Ahead by a Century da[13].