Anna Espar Llaquet (Bartzelona, Katalunia, 1993ko urtarrilaren 8a), waterpolo jokalari katalandarra da. Emakumeen Ohorezko Mailako[1] CN Matarón eta Espainiako selekzioarekin jokatzen du.
LENek[2] 2012ko Europako jokalaririk onena bezala aukeratua, munduko txapelduna[3], Europako txapelduna[4] eta Olinpiar txapeldunordea da[5]. Bere ahizpa, Clara Espar, ere waterpolo jokalaria da, eta, bere aita, Xesco Espar, eskubaloi entrenatzailea da.
CE Mediterrani-n hasi zen igerian, orduan konbentzitu zuten waterpoloa probatzeko. 2009/10 denboraldian, CN Sabadellekin fitxatu zuen, eta, harekin lortu ditu txapel nagusi guztiak.
CE Mediterrani-n hasi zen igerian; orduan konbentzitu zuten waterpoloa probatzeko. 2009/10 denboraldian, CN Sabadellekin fitxatu zuen, eta, harekin lortu ditu txapel nagusi guztiak. 2010etik nazioarteko selekzio absolutuan, Espainiako selekzioarekin, 2013ko Bartzelonako Munduko Txapelketan, munduko txapelduna; 2014ko Budapesteko Europako Txapelketan, Europako txapelduna, eta, 2012ko Londresko eta 2020ko Tokioko Olinpiar Jokoetan, txapeldunorde olinpiko izandako Espainiako selekzioko parte izan zen. 2016ko Rio de Janeiroko Olinpiar Jokoetan ere, parte hartu zuen, eta 5. sailkatu zen Espainiako taldea.
20 urtez azpiko Espainiako selekzioarekin, 2011ko Juniorren Munduko Txapelketan, urrezko domina[6], eta, zilarrezko domina, 2013an[7].
2012/13 denboraldian, AEBko Southern California Unibertsitatean ikasteko beka bat lortu zuen. USC Trojans taldeko partaide izatera pasa zen, eta, horrekin, NCAA 2013ko txapelduna izan zen[8].
2016-17 denboraldian, Sidney University Lions taldean jokatu zuen, zeinarekin Australiako liga irabaziko zuen[9].
2019ko maiatzean, Esparrek CN Sabadell-etik, azken hamar denboraldietan jokatu zuen klubetik, irten zela iragarri zuen, CN Mataró taldearekin fitxatzeko[10].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabaziko du Espainiako taldearekin, AEBkoaren atzetik (urrezkoa) eta Hungariakoaren (brontzezkoa) aurretik sailkatuz. Hauek osatuko dute Espainiako taldea: Marta Bach, Anni Espar, Clara Espar, Laura Ester, Judith Forca, Maica Garcia, Irene González, Paula Leitón, Beatriz Ortiz, Pilar Peña, Elena Ruiz, Elena Sanchez eta Roser Tarragó-k[11][12].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2012 | Londres ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa[13] |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa[14]. |
Munduko txapelketa | |||
2013 | Bartzelona![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2017 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2019 | Guangzhou![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Europako txapelketa | |||
2014 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2014 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2018 | Bartzelona![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2020 | Budapest![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Kopa | |||
2014 | Khanty-Mansisk![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Ligako Superfinala | |||
2016 | Shanghai![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mediterraneoko Jokoak | |||
2018 | Tarragona![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Mundu Junior Txapelketa | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2010 | Volos ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
Europako Junior Txapelketa | |||
2010 | Dniprodzerzhynsk ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |
2011 | Trieste ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa |