Anthony Accardo

Anthony Accardo

Bizitza
JaiotzaChicago1906ko apirilaren 28a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaChicago1992ko maiatzaren 22a (86 urte)
Hobiratze lekuaQueen of Heaven Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Jarduerak
Jarduerakmobster (en) Itzuli

Find a Grave: 2795 Edit the value on Wikidata

Anthony Accardo (izengoitiak: Big Tuna, Joe Batters ; Chicago, 1906ko apirilaren 28a - Ib., 1992ko maiatzaren 22a) estatubatuar mafiosoa izan zen.

1904an Chicagon kokatutako italiar etorkinen semea. Behe Chicagoko italiar auzoetan hezi zen. Alfonso Caponeren mafia-taldeetako ordezkari izan zen, eta etsaien aurkako eta mafiaren presioei eusten zieten hiritarrei zigorrak jartzeko lanetan espezializatu zen, 1920tik 1930era bitarteko krisi-garaian, batez ere. 1929ko San Valentin egunean, gobernu federalak agindutako Lege Lehorraren garaian, hirian nagusitasuna lortzeko lehian, Bugs Moranen talde aurkariko zazpi kide metrailatu zituztenetako bat izan zen. Capone kartzelatu ondoren, talde barruan mailaz igo, eta 1943an buruzagi nagusietako bat bihurtu zen. Garai horretan, zaldi-lasterketetako apustuen kontrol-sistema berrantolatu zuen, eta beste eskualde batzuetara zabaldu. Era berean, Las Vegasko apustu eta jokoen kontrola ere bereganatu zuen. 1951n, Washingtongo Senatuan deklaratzera deitu zuen Ernest Kefauver senatariak zuzenduriko Krimenaren aurkako Borroka Batzordeak, baina ezin izan zuten bere aurka ezer frogatu, nahiz eta askotan atxilotu zuten bahiketa, estortsio, lapurreta, hilketa, legez kanpoko jokoak zirela-eta. 50eko hamarraldian Sizilia eta Napoliko «familien» interesak batu, eta legez kanpoko negozioak legeztatzeari heldu zion, mafiaren eragina politikara zabalduz. 1957an zerga-ordainketei ihes egitea leporatzen ziotenez, familien buruzagitza Sam Giancana Momori utzi zion. Baina Accardo askotan agertu zen hark bideratutako gestioaren aurka, eta azkenik, 1975ean hil egin zuten Giancana. Dirudienez, Accardok ez zuen harrezkero kargu garrantzitsurik izan taldearen barruan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]