Antonio Peña Goñi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Antonio Peña y Goñi |
Jaiotza | Donostia, 1846ko azaroaren 2a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Madril, 1896ko azaroaren 13a (50 urte) |
Hobiratze lekua | Polloeko hilerria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikologoa, musikagilea, musika-kritikaria eta zezenketa-kritikalaria |
Lan nabarmenak |
Antonio Peña Goñi (Donostia, Gipuzkoa, 1846ko azaroaren 2a - Madril, Espainia, 1896ko azaroaren 13a) musikagilea eta kritikaria izan zen. Jaioterrian eta Parisen egin zituen musikako ikasketak. Madrilen hartu zuen bizilekua eta hainbat aldizkaritan eman zituen argitara musikari buruzko kritikak. Artikulu horiek Impresiones musicales, Impresiones y recuerdos, Gounod, Lohengrin en Madrid, La obra maestra de Verdi «Aida» eta Arte y patriotismo: Gayarre y Massini lanetan plazaratu zituen. Harena da, halaber, La ópera española y la música dramática en España en el siglo XIX. Euskal kutsuko lanak ere ondu zituen: Vasconia (fantasia) eta Viva Hernani (zortzikoa).
Donostiako Udalak, Gros auzoan, kale bati Peña y Goñi kalea izena jarri dio, haren oroimenez.[1]