Anália de Victória Pereira | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Luanda, 1941eko urriaren 3a |
Herrialdea | Angola |
Heriotza | Lisboa, 2009ko urtarrilaren 7a (67 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Liberal Democratic Party (en) |
Anália de Victória Pereira, ezaguna Mamá Coragem izenez (Luanda, Angola, 1941eko urriaren 3a - Lisboa, Portugal, 2009ko urtarrilaren 7a) angolar politikaria izan zen.[1] Alderdi Liberal Demokratikoaren politika sortzaile eta presidentea izan zen. 1992an Angolako Errepublikaren presidentziarako postulatu zen lehen angolar emakumea izan zen. [2][3][4][5]
Gurasoak Victor Dayo de Victória Pereira eta Madalena Gomes Caldeira izan ziren. Carlos Caldeira de Victória Pereira; Rui Caldeira Victória Pereira; Privado y Emilio Caldeira de Victória Pereira nebak ditu.[1]
Bere karrera politikoa 1975ean hasi zen, Portugalera joan zenean, non 1983an Alderdi Liberal Demokratikoaren (PLD) sortzaileetako bat izan baitzen. Erbestean 16 urte eman ondoren, 1991n Angolara itzuli zen, alderdia legeztatu eta 1992ko Angolako Hauteskunde Orokorretara aurkeztu zen.[6] Bere alderdiak hiru aulki lortu zituen Angolako Batzar Nazionalean.[2][7]
Mamá Coragem izenez ezaguna, Angolako Askapenerako Herri Mugimenduko aberastasun-kontzentrazioari eta ustelkeriari eraso egingo ziela esan zuen.[6]
1992an Angolako Errepublikaren presidentziarako postulatu zen lehen angolar emakumea izan zen.[2]